452ºF
2010
Benetan atsegin dugu 452ºF aldizkariko hirugarren ale hau aurkeztea. Oraingoan, Alba del Pozo eta Atenea Isabel GonzЗlezek koordinatutako monografikoak ikasketa kulturalen eta literatura konparatuaren arteko erlazioaren ikerketan sakontzen du. Bi diziplinon ezaugarri nagusietako bat propio egiten duten ekintza alorra etengabe zalantzan jartzea izan da. Erlazio hau, gure ustez, bi ikerketa eremuek (beste alderdi batzuez gain) zera zalantzan jartzean datza: testu ideia, literariotasun kategoria eta kultura kontzeptua.
Argitaratzailea
452ºF Elkarte Kulturala aldizkari honen edizioaren erakunde arduraduna
da. Ezagutza artistiko eta literarioak ahalik eta jende gehienarengana
zabaltzeko argitalpena sortzeko beharrizana asetzeko egiten du lan,
nolabaiteko babes akademikoak dakarren bermea ahaztu gabe. Hedapenerako
euskarri digitala aukeratzeak, hizkuntza aniztasunarekiko konpromisoak
eta batzorde zientifikoa osatzen duten kide bakoitzaren curriculumak
aipatutako ideiak berresten ditu.
Erredakzio K.
Aldizkariko Erredakzio kontseilua, gutxienez, literaturen inguruko
gradu-ondoko ikasketak burutzen dabiltzan hamabi pertsonak osatzen
dute. Hauexek dira bakoitzaren izen-abizenak: Noemí Acebo, Izaro
Arroita, Ibai Atutxa, Pablo Barrio, Alba del Pozo, Joan Ferrús, Ana
García Díaz, Atenea González, Inés Marcos, Paula Meiss, Bernat Padró i
Francisco Piñón.
B. zientifikoa
Erredakzio kontseiluak Batzorde zientifiko baten aholkularitza behar
du. Egindako lanagatik, mundu akademikoko ikerle nagusienetakoak
direnengana jo du aldizkariak batzordea osatzeko.
IZ Taldea
452ºF aldizkariak Itzultzaile taldea du. Bere lanaren helburua zerbitzu
erabilgarri bat izatea da, herri global honetako eleaniztasunari begira.
IM Taldea
452ºF Aldizkariak ilustratzaile taldea du bere baitan, edukien
kalitatea, baita aurkezteko moduan ere, agerian gera dadin. Talde
honetako bederatzi kideen lan gogorraz baliatuko da aldizkaria
irakurketak atseginak izan daitezen, hala maila intelektualean nola
bisualean.