
Erredakzio kontseilua osatzen dute:
Maila
kualitatibo adierazgarria lortzeko helburuarekin, ezarrita dago
Erredakzio kontseiluko kideen artikuluek ez dutela ale bakoitzeko
testuen %20 gaindituko.
Kideen zerrenda.
Ondoren,
Erredakzio kontseiluko kide bakoitzaren oinarrizko datuak agertzen
dira. Beraiekin kontaktuan jar daiteke email helbide honetan
CLOAKING
NOEMÍ ACEDO ALONSO.
Filologia Hipanikoan lizentziatu zen (2005eko ekainean)
(Lizentziaturako ezohizko saria) eta Literaturaren Teoria eta Literatura
Konparatuan (2006ko ekainean) Universitat Autònoma de Barcelonan.
2006/2007 ikasturtean Literatura Comparada: Estudis Literaris i
culturals masterreko titulua jaso zuen (UABn), eta Unibertsitateko
irakasle beka jaso zuen (FPU) espainiako zientzia eta berrikuntza
ministeriotik. Egun, Cos i Textualitat ikerketa taldeko kide da, Meri
Torrasek zuzentzen duena, eta burutzen dabilen doktore tesia zuzendari
ere baden. Behin behineko izenburu bezala hurrengo jarri dio Escritura
corpórea: un estudio de la representación literaria del cuerpo herido
en la narrativa de Luisa Valenzuela, Alicia Kozameh y Nora Strejilevich.
Eleberri garaikide ezberdinetan aurki daitezkeen minaren (fisikoa)
errepresentazioei buruzko ikerketa lana da. 2009ko abuztutik da 452ºF aldizkariko erredakzio kontseiluko kide.
IZARO ARROITA AZKARATE.
Izaro Arroita kazetaritzan lizentziatua da Euskal Herriko
Unibertsitatean (2007), eta “Literatura konparatua: Literaturaren Teoria
eta Ikasketa Kulturalak” masterra egin du Universitat Autònoma de
Barcelona-n (2008). Kazetari gisa, erredaktore lanetan aritu da Berria
egunkarian eta Euskadi Irratiko informatiboetan. Gaur egun, doktoregaia
da EHUn, Literatura eta Zientzia Literarioa programan. Memoria
historikoa eta identitate nazionala ari da aztertzen euskal literaturan,
eta ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko Eusko Jaurlaritzak ematen
duen laguntza jaso du horretarako. 452ºF aldizkariko erredakzio
kontseiluko kidea da proiektuaren hastapenetik, eta komunikazio lanetan
dihardu. Laugarren aleko monografikoa, memoria eta identitate
kolektiboari buruzkoa, koordinatu du Ana Garciarekin batera.
IBAI ATUTXA ORDEÑANA.
Ibai Atutxa Euskal filologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatean)
da eta Literatura konparatuan eta Filosofia Garaikidean egin ditu
masterrak Universitat Autònoma de Barcelonan. Gaur egun, Universitat de
Valèncian ari da Komunikazioan doktoradutza ikasketak egiten eta bertan,
Literatura Comparada.com ikerketa taldean hartzen du parte. 452ºF
aldizkariko zuzendari izan berri da 3 eta 4 aleetarako, eta erredakzio
kontseiluko kide eta euskara itzultzaile eta zuzentzaile taldearen
arduradun lanetan dihardu. Paula Meissekin batera hirugarren aleko
monografikoa koordinatu du, literatura eta nazio identitateen erlazioan
sakontzen duena. Lapiko Kritikoan ere (www.basque.criticalstew.org)
hartzen du parte noizean behin. Euskal literaturaren kritika jorratzen
du ikasketa kulturaletatik, eta Literatura eta identitate kontuak
jorratzen ditu. Argitalpenik azpimarragarriena publikatu berri den
Tatxatuaren azpiko nazioaz liburua du.
ALBA DEL POZO GARCÍA.
Alba del Pozo Filologia Hispanikoan lizentziatu zen Universtitat
Autònoma de Barcelonan (2008). Ikasketak "Literatura comparada: estudis
literaris i culturals" masterrarekin jarraitu zituen UABn (2009). Egun
Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan doktorandoa da
unibertsitate berean eta F1 doktoradutza-aurreko bekaduna da Cos i
Textualitat taldean. Tesian XIX mende bukaerako literatura espainiarrean
aurkitzen ditugun emakume gorputzaren eraikuntza prozesuak aztertzen
ditu ikasketa kulturalen eta literatura konparatuaren ikuspuntutik.
2009ko abuztutik 452ºFko erredakzio lkontseiluko kidea da.
MARTA FONT ESPRIU.
Marta Font Espriu F1 doktoradutza aurreko bekaduna da (AGAUR,
Generalitat de Catalunya) Universitat de Barcelonako Centre Dona i
Literatura ikerketa taldean. Filologia Katalanean lizentziatua (2006)
DEA (Diploma de Estudios Avanzados) titulua lortu zuen Filologia
Erromanikoko doktoradutzan (2008). Egun, poesi katalan garaikideari
buruzkoa tesian dabil lanean subjektuaren desira eta maitasun/krisi
alteritatea ardatz hartuta. Enric Casasses eta Maria-Mercè Marçalen obra
poetikoari buruzko artikuluak argitaratu ditu literaturari buruzko
aldizkari zientifiko ezberdinetan, bezteak beste Lectora: revista de mujeres y textualidad y Caràcters
argitalpenean. Emakumezko ahots poetiko berrien biltzailea da, Centre
Dona i Literaturatik udazkenero antolatzen duen poeta gazteen mahaiak
erakusten duen bezala. 452ºFko erredakzio kontseiluko kide eta maketatzaileen koordinatzaile gisa hasi da lanean hirugarren eta laugarren aleeta.
ANA GARCÍA DÍAZ.
Ana García Díaz Ingeles filologian lizentziatu zen Universidad Autónoma
de Madriden. Formazioa "Literatura comparada: estudis literaris i
culturals" masterrean osatu zuen Univerdsitat Autònoma de Barcelonan eta
gaur egun Jordaniako Unibertsitateko gaztelera lektorea da 2009tik. 452ºF aldizkariko erredakzio kontseiluko kideak laugarren aleko monografikoa koordinatu du.
ATENEA ISABEL GONZÁLEZ AGUILAR
Lizentziatura:
Hispanoamerikako hizkuntza eta literatura (Universidad Autónoma de Baja
California); “Un estudio de la intertextualidad presente en las novelas
Tender is the Night de Scott Fitzgerald y Reencuentro de personajes de
Elena Garro” (2006) tesiarekin.
Titulazio maximoa: Master Ofiziala, “Literatura Comparada: Estudios Literarios y Culturales” (UAB)
Afiliazioa: Literatura teoria eta Literatura Konparatuan Doktoratzen (UAB)
Masterreko
tesina: Estudio de los films Såsom i en spegel (1961),
Nattvardsgästerna (1962) y Tystnaden (1963) de Ingmar Bergman (bidean
eta izenburua definitzeke)
Ikerketa hildoak: Zinema. Literatura hispanoamerikarra. Intersexualtasun ikasketak. Literatura comparatua. Ikasketa kulturalak.
Argitalpenak: Gaur egunean bat ere ez.
PAULA MEISS.
Paula Meissek Filologia Ingelesa eta Literaturaren Teoria eta
Literatura Konparatuan ikasketak burutu zituen Universitat de
Barcelonan, eta Universitat Autònoma de Barcelonan jarraitu zuen bere
formakuntza Literatura Comparada: Estudis literaris i culturals
masterrarekin 2008an. 452ºF elkarte kulturalaren kide sortzailea da, eta 452ºF
aldizkarian itzultzaile taldea koordinatzen du. Ibai Atutxarekin batera
aldizkari honetako bigarren monografikoa editatu zuen, nazio
identitateen eta literaturen arteko erlazioak aztertzen zituena. Egun
atzerritar inmigrantearen figurak eta literatura konparatuak (nazioez
gaindiko diziplina gisa) duten erlaziora; ikasketa poskolonialetara; eta
inmigrazio testuinguruetan sortutako literatura anglofono eta
hizpanikoetara bideratu ditu bere ikerketak. 2011 urtean zehar
Aldizkariko zuzendaritza lana hartu ditu bere gain.
BERNAT PADRÓ NIETO.
Bernat Padró Nieto Literaturaren teoria eta literaturakonparatuaren
irakaslea da Universitat de Barcelonan. Filologia Hispanikoan eta
Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan lizentziatu zen
(Unibertsitateko Errendimendu Akademikoan Bikaintasunari Espainiako
lehenengo sari nazionala) Universitat de Barcelonan. Formakuntza
Literatura, Arte eta Pentsamenduaren Ikasketa Konparatuetan egindako
masterrarekin osatu zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta Schiller eta
Gadamerren aurki daitekeen jolas kontzeptuaren gainean egindako tesina
jorratu zuen bertan. Forma. Revista d'Estudis Comparatius. Art,
Literatura, Pensament (2008-2010) aldizkariko erredakzio kontseiluko
kide izan zen eta 2006tik aurrera izaten jarraitzen du Paralelo Sur
aldizkarian.
DIEGO SANTOS SÁNCHEZ. Diego Santos Sánchez Universidad de Alcalátik da doktorea antzerki espainiar garaikidean. FPU beka bati esker burutu zituen ikasketok eta Edinburgo, Harvard eta Paris-Sorbonan egin zituen estantziak. Beranduago Research Associate gisa jardun zuen hiru urtez Durham Universityn (Erresuma Batuan), XX mendeko Espainian antzerkigintzak jasandako zentsurari buruzko proiektu baten lanean, ARHC britainiarrak finantzatu zuena. Egun, Universitat Autònoma de Barcelonako Grupo de Estudios del Exilio Literario (GEXEL) taldean ikerle lanetan dihardu. Bere argitalpen lanak antzerki espainiar garaikideari buruzkoak dira, eta hiru ildo nagusitara bideratzen du bere lana: Fernando Arrabalen antzerkigintzaz (El teatro pánico de Fernando Arrabal, Londres: Tamesis), eta antzerkigintzaren bitartez egindako gazteleraren irakaskuntzaz gain (Teatro y enseñanza de lenguas, Madrid: Arco/Libros), ikerketa arlo nagusia erregimen frankistako antzerkigintzaren politizazio eta zentsura da, eta artikulu ugari argitaratu ditu gai horren inguruan. Ikerle lanaz gain, BETA. Asociación de Jóvenes Doctores en Hispanismo elkartearen presidente eta sortzailea da. Doktoretza osteko etapan dauden hispanista gazteen nazioarteko sarea. Era berean, TEATRO. Revista de Estudios Escénicoseko erredakzio kontseiluko parte da.
ALBA SERRANO GIMÉNEZ. Alba Serrano Giménezek kazetaritzan eta literaturaren teoria eta literatura konparatuan du lizentziatura Universitat Autònoma de Barcelonaren eskutik. Unibertsitate berean, "Literatura Comparada: Estudis Literaris y Culturals" master ofiziala bukatu zuen 2011 urtean. Kazetari gisa, Adn desagertu zen doaneko egunkarian egin zuen lan, eta baita irrati katalan emisora ezberdinetan ere. Egun, Redes para la ciencia aldizkariko lankidea da. 2012ko urtarrilean 452ºFko erredakzio kontseiluko kide egin zen eta web orriaren ardura hartu zuen.
MARÍA TERESA VERA ROJAS. Letretan
lizentziatua Universidad Católica Andrés Bellon (Caracas, Venezuela),
Universidad Simón Bolívarren (Caracas, Venezuela) Literatura
Latinamerikarrari buruzko Masterra burutu zuen, eta Genero Ikasketei
buruzko Master ofiziala Universitat de Barcelonan (Bartzelona,
Espainia). Egun Identitate kulturalen errepresentazio eta
eraikuntzariburuzko doktoradutza ikaslea da Universitat de Barcelonan
eta formakuntzan dagoen ikerle lanak egiten ditu Centre Dona i
Literaturan (UB). Lantzen duen ikerketak genero ikasketak hartzen ditu
bere barnean; Estatu batuetako emakume beltzen feminismoa; hispanoen
literatura Estatu Batuetan; puertorrikoko literatura; XX mende hasierako
modernitate eta feinismoa; ikasketa kulturalak eta Queer ikasketak.
Aldizkari eta talde argitalpen ezberdinetan publikatu ditu testuak du
parte, besteak beste, Centro Journal of the Center for Puerto Rican
Studies; Lectora: Revista de dones i textualitat; Manifiestos gays,
lesbianos y queer. Testimonios de una lucha (1969-1994); The Greenwood
Encyclopedia of Latino Literature; edota Into the Mainstream: Essays on Caribbean and Latin American Literature and Culture.