
Erredakzio Kontseiluak gauden lekura arte iristeagatik dugun sorpresa eta poza ospatzeko ale hau erabiltzea erabaki zuen. Izan ere, gurea bezalako proiektu handizaleak bidean zailtasun ugari aurkitu izan arren, prozesuan parte hartu dutenen lanari esker gainditu izan ditugu buruhausteak: autore, irakurle, ebaluatzaile, zuzentzaile, itzultzaile eta ilustratzaileek osatutako dute duten proiektuarenganako konpromisoarekin aldizkaria eraikitzen duten -(tzai)le ezberdinen zerrenda. Ospakizuna gorpuztuko da, batetik, jadanik 452ºFn parte hartu duten autore batzuei espresuki eskatutako artikuluekin, eta bestetik internazionalki ezagunak diren ikerle batzuen artikuluekin (era berea eskatu egin dizkiegunak). Izan ere, globaltasun espiritu horretan oinarritzen baita gure egiten dugun literaturaren filosofia konparatista.
Eta grina konparatista horri dagokion filosofia horixe da, alez ale, kalitatezko produktu bat lortzen saiatzera garamatzana. Esanda dago, baina ez behar bezala azalduta. Puntu horretan hartzen dute leku propioa gure gonbidatuetako bik: Steven Tötösy de Zepetnek Louise O. Vasvárirekin egindako lankidetzak batetik, eta Federico José Xamistek bestetik, literatura konparatua instituzio eta ezagutza arlo gisa zein une eta lekutan dagoen azalduko digute. Lehenengoek Europan eta EEBBetan gizarte zientzia konparatuek duten egoera deskribatuko duten bitartean, bigarrenak Europako konparatismo diziplinaren historiari buruzko gogoeta dakar.
Behin testuingururatuta eta aldizkari honen izatea zeri zor diogun ezagututa, konpromiso konparatistaren maila pragmatikoagora egingo dugu salto, etorkizun handiko hiru ikerle gazteren lanekin. Lehenengo eskaintza Ana García Díazek egingo digu Jorge Semprúnek La escritura o la vida eleberrian darabiltzan estrategien analisiarekin. Berriki zendutako idazleak memoria eta memoria kolektiboaren arteko lotura Europar Batasunaren marko politikoaren baitan sortuko duela ikusiko dugu. Bigarrenez, Ibai Atutxa -beste tresna batzuen artean- Giorgio Agambenen Homo Sacer kontzeptuaz baliatuko da Estatu espainiarrak eraikuntza duen «terrorista euskalduna»ren artikulazio prozesua xehetasunez erakusteko. Eta azkenik, baina ez horregatik garrantzia gutxiagorekin, Caroline Kelleyk Myriam Ben autorearen Leïla, poème scénique en deux actes et un prologue lana Sofoklesen Antigonari esker egindako berrirakurketaren hipotesiarekin egingo du lan.
Egoera lurtarragoak atzean utzi eta eremu goitarragoetara etorrita, baina konparatistek bidean utzitako lorratzak jarraitzeari utzi gabe, beste bi autorek egiten duten bide horren erabilerara iritsiko gara: batetik, Vera Castiglionek abangoardia historikoen garaira eramango gaitu. Testuinguru horretan, mugimendu futuristaren bihotzean kokatuta idazle ezberdinen testuak aztertuz, gaur egun abangoardia mugimendu bat existitzea -eta justifikatzea- posible den galdetzen dio bere buruari. Bestalde, Kevin Perromatek plagio eta testuartekotasunari buruzko doktoretza tesian jorratu duen ikerketaren lipar bat eskainiko digu artikuluan. Alta, gai hau ezin zaigu arrotz izan, nolabait literatura konparatuaren jatorrian bertan aurki baitezakegu.