
452°F Elkarte Kulturala aldizkari honen edizioaren erakunde
arduraduna da. Ezagutza artistiko eta literarioak ahalik eta jende
gehienarengana zabaltzeko argitalpena sortzeko beharrizana asetzeko
egiten du lan, nolabaiteko babes akademikoak dakarren bermea ahaztu
gabe. Hedapenerako euskarri digitala aukeratzeak, hizkuntza
aniztasunarekiko konpromisoak eta batzorde zientifikoa osatzen duten
kide bakoitzaren curriculumak aipatutako ideiak berresten ditu.
452ºF
Elkarte Kulturala 2008ko maiatzaren 18an sortu zen, literatura, artea
eta kulturaren munduarekin lotura duten izaera ezberdineko proiektuak
garatzeko.
Elkarteak gizartean aurkezteko proposatzen duen lehenengo proiektua
aldizkari digital hau da. 2008ko irailean forma hartzen hasi zenetik
gaur egun arte, ez da oinarrizko pentsamoldea aldatu. Oinarrizko
printzipioen adierazpena dator ondoren:
452ºF aldizkariaren helburu nagusia gizartearentzako zerbitzu
erabilgarriak garatzea da. Soilik xede hau kontuan hartuta berma dezake
literatura, kultura eta arlo artistikoen behar bezalako hedapena.
452ºF aldizkariarentzat, erabilgarritasun sozialak bi beharrizan nagusi ditu:
- 1. Zabaltzen diren ezagutzak ahalik eta irakurleria zabalenarentzat eskuragarri izatea.
- 2. Argitaratzen diren ezagutzek nolabaiteko kalitate garantia edukitzea.
Lehendabiziko beharrizana betetzeko, beraz, 452ºF aldizkariak honako konpromisoak hartzen ditu:
- - Euskarri digitalean argitaratzea. Era honetan, inprimatutako argitalpenen banaketak dakartzan muga geografiko, ekonomiko eta ekologikoak gainditzea lortzen da.
- - Edukiak libreki eskuratzen direla ziurtatzea.
Aldizkarian argitaratutako artikuluen edo gainerako zerbitzuen bidez
(jasotako liburuen iruzkinak, monografikoari buruzko bibliografia
zehatza, e.a.) bideratutako ezagutza oro webgunean sartzen den edozein
pertsonaren eskura egon behar da. Beraz, sarrerako kuotek edota
erabiltzaileen harpidetzak dakartzaten barrera ekonomiko eta
burokratikoak gaindituko dira. Dena dela, aldizkariko edukietarako
sarrera librea ez da, inoiz, aldizkariak berak edota autoreek
ezarritako jabetza eskubideekin gatazkan sartzen [Lege Oharra].
- - Mundu hizkuntza anitzaren beharrizanak asetzea.
Hizkuntza ugaritasunak dakartzan balio kulturalak kontuan hartuta, eta
ahalik eta jende gehienagana iristeko helburuarekin, ahal den heinean,
hainbat barrera idiomatiko ezabatuko dira.
- 452ºF aldizkariak bigarren beharrizana kalitate baldintzak betez asebeteko du:
- - Datu base nagusien kalitate irizpideak beteta.
CINDOC, LATINDEX, CNEAI, FECYT eta DICE datu baseek humanismo eta
gizarte zientzien alorretarako eskatzen dituzten irizpide guztiak
betetzeko helburua du aldizkariak.
- - Batzorde zientifikoaren bermea eta laguntza daukan Erredakzio kontseilu konpetentea sortuz. 452ºF aldizkariak espero du ikerle hasiberri eta beteranoen elkarlanak hedatutako ezagutzaren kalitatea hobetu dezakeela.
Hirugarrenez, 452ºF aldizkariak gutxienez, argitaratutako ikerketa
artikuluen %40 autore doktoratu gabekoen eskutik egiteko konpromisoa
hartzen du. Ez da arrazoi ezberdinengatik isildutako ahotsen aldeko
apustua, hauen potentzialaren baieztapena baizik.
Beraz, 452ºF Elkarte Kulturalak atsegin handiz aurkezten du proiektu
hau era guztietako publikoaren aurrean, hasi berri dugun ibilbide
honetan, uneren batean, bilatzen duen ezagutza eskainiko diogulakoan.
Elkarte Kulturalari buruzko datu gehiago ezagutu nahi duenak
(estatutuak, zuzendaritza batzordea, proiektuak, euskarri ekonomikoa
e.a.) asociacion.452f.com web orrira jo dezake.