alt

Lan original bat bidali nahi digun ikerle orok kontuan hartu beharko ditu estilo liburuan zehaztutako irizpideak, testua argitaratu edo ez balora dezagun.

Egile guztiei ondorengo azalpenak jarraitzeko eskatzen diegu. Bestela, 452ºF aldizkariak ebaluazio prozesutik kanpo utz dezake artikulua.

1] Puntu orokorrak:

 

2] Formatu orokorra:

  • - Formatua: Calibri edo, Calibririk ezean, Times New Roman, 12ko neurrian, 1,5eko lerro-arteaz eta tabulaziorik gabe. Dokumentuaren marjinak 2,5ekoak izango dira goialdean eta behealdean, eta 3koak ezkerraldean eta eskuinaldean.
  • - Izenburuak, erdian, artikuluaren goiburua izan behar du; 14ko tamaina eta letra lodiz idatzita. Azpiko lerroan, eskumatara, autorearen izena jarriko da, eta behean, afiliatuta dagoen unibertsitatearena.
  • - Behar izanez gero, testua karaktere arabiarretan zenbatutako ataletan aurkeztuko da, 0tik hasita (ondoren, puntua eta hutsunea). Azpiatalak berdin zenbatuko dira. Bai atalak eta bai azpiatalak ezkerrean lerrokatuko dira (tabulaziorik edo koskarik gabe), letra lodiz idatzita, 12ko neurrian eta hutsune bakarreko tartearekin. Adibidez:

0. Sarrera
1. Testuaren historia
1.1. Eskuizkribuak

 

3] Osagai grafikoak:

  • - Testuko irudiak prozesatzailearen berezko aukeraz txertatuko dira eta jpg formatua izango dute. Testutik at agertuko dira, erdian, eta oina Calibri 10 (edo Times New Roman) formatuan, behealdean eta erdian.

 

4] Oharrak, aipuak eta erreferentzia bibliografikoak:

  • - Oharrak artikuluaren amaieran agertuko dira, lerro-arte arruntarekin, testuaren letra mota berean (Calibri edo Times New Roman) eta 10eko neurrian. Oharrak zenbaki arabiar goratuen bidez adieraziko dira, hitzaren ostean eta puntuazio-zeinuaren aurretik.  
  • - Aipu laburrak kakotx artean doaz, testu barruan. Luzeagoak izanez gero, aparteko pasartean idatziko dira, letra mota berean, 10eko neurrian, lerro-arte arruntarekin eta 1,5eko koskatzeaz. Lerro bateko tartea utziko da aipu bakoitzaren aurretik eta ondoren. Aipuko omisioak kortxete artean hiru puntu jarrita adieraziko dira: […].
  • - Erreferentzia bibliografikoek autorea-urtea sistema jarraituko dute testu barruan; parentesi artean agertuko dira autorearen abizena, argitalpen urtea eta orrialdea. Adibidez: (Ostrom, 1948:452).
  • - Obra osoa hartzen duten erreferentziek ez dute orrialdearen aipamenik behar. Adibidez: (Ostrom, 1948).
    Egile horrek, urte berean, lan bat baino gehiago argitaratu badu, letra etzanak gehituko dira: ‘1969a, 1969b’.
  • Aipatutako bibliografia testuaren amaieran joango da, oharren ondoren, 11 tamainan eta alfabetikoki ordenatuta, ondorengo sistemari jarraiki:

    • - Obra osoa: egilearen abizena letra larriz, ondoren, izenaren iniziala (bi egile edo gehiago badira, puntu eta komaz bereiziko dira eta azkenaren aurretik “eta” idatziko da; egile gehiegi badira, lehen egilearen izena jarri eta “et. al.” formula erabil daiteke letra etzanaz); argitalpen urtea, argitalpenaren izenburua letra etzanaz, lekua eta argitaletxea. Adibidez:

      • DELEUZE, G. (2005): Lógica del sentido, Barcelona: Paidós.

    • - Liburuetako kapituluak, monografietako atalak eta kolaborazioak: egilearen abizena letra larriz, izenaren iniziala; artikuluaren argitalpen urtea, kolaborazioaren edo artikuluaren izenburua komatxo artean, “in”; obra osoaren egile/editore/biltzailearen abizena eta iniziala “(ed.)”; obraren izenburua letra etzanez; argitalpen lekua, argitaletxea, argitalpen urtea eta aipatutako orriak. Adibidez:

      • PELTA, R. (2007): «No hay nada fuera del texto. Jacques Derrida: diseño gráfico y deconstrucción» in Calvera, A. (ed.), De lo bello de las cosas. Materiales para una estética del diseño, Barcelona: Gustavo Gili,  xx-xxx.

    • - Aldizkarietako artikuluak: aipatutako egilearen abizena letra larriz, izenaren iniziala; argitalpen urtea, artikuluaren izenburua komatxo artean; aldizkariaren izena letra etzanez, liburukia/alea, data, lekua eta orrialdea. Adibidez:

      • FERNÁNDEZ PORTA, E. (2009): «Entrevistas con escritores repulsivos», Quimera, 302, 2009ko urtarrila, Madril, 46-48.

    • - Web dokumentuak: egilearen abizena letra larriz, izena; dokumentuaren izena komatxo artean, site-aren izena, orria (baldin badago), kontsulta data kortxete artean, <url helbidea>. Adibidez:

index

ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLA raco resh