452ºF
2010
452ºF Literaturaren teoria eta Literatura konparatua aldizkariaren bigarren alea da hemen aurkezten duguna. Argitalpen honen atzean, erredakzio kontseilu berrituaren lana dago, eta baita proiektua babesten jarraitzen duen batzorde zientifikoarena ere. Gainera, Universitat Autònoma de Barcelona-ko Consell Social-ak, Universitat i Societat programaren bitartez, emandako diru-laguntza aipatu behar dugu, eta baita unibertsitateko ETC-ak emandakoa ere. [+]
Argitaratzailea
452ºF Elkarte Kulturala aldizkari honen edizioaren erakunde arduraduna da. Ezagutza artistiko eta literarioak ahalik eta jende gehienarengana zabaltzeko argitalpena sortzeko beharrizana asetzeko egiten du lan, nolabaiteko babes akademikoak dakarren bermea ahaztu gabe. Hedapenerako euskarri digitala aukeratzeak, hizkuntza aniztasunarekiko konpromisoak eta batzorde zientifikoa osatzen duten kide bakoitzaren curriculumak aipatutako ideiak berresten ditu. [+]
Erredakzio K.
Aldizkariko Erredakzio kontseilua, gutxienez, literaturen inguruko gradu-ondoko ikasketak burutzen dabiltzan hamabi pertsonak osatzen dute. [+]
B. zientifikoa
Erredakzio kontseiluak Batzorde zientifiko baten aholkularitza behar du. Egindako lanagatik, mundu akademikoko ikerle nagusienetakoak direnengana jo du aldizkariak batzordea osatzeko. [+]
IZ taldea
452ºF aldizkariak Itzultzaile taldea du. Bere lanaren helburua zerbitzu erabilgarri bat izatea da, herri global honetako eleaniztasunari begira. [+]
IM taldea
452ºF Aldizkariak ilustratzaile taldea du bere baitan, edukien kalitatea, baita aurkezteko moduan ere, agerian gera dadin. Talde honetako bederatzi kideen lan gogorraz baliatuko da aldizkaria irakurketak atseginak izan daitezen, hala maila intelektualean nola bisualean. [+]