452ºF
2013
452ºF aldizkaria dagoeneko 8. zenbakira iritsi da eta Subjektu poetiko garaikideak monografikoarekin ospatzen du bere bosgarren urteurrena. Hura osatzen duten artikuluek egungo poesiaren sorkuntzan sakontzen dute, ni lirikoaren irudikapen berrien analisiaren bidez zein ikuspegi teoriko ezberdinetatik, literaturaren teorian eta literatura konparatuan gaiari buruzko ikasketak berrikusteko eta eguneratzeko beharra agerian jarriz. [+]
Argitaratzailea
452ºF Elkarte Kulturala aldizkari honen edizioaren erakunde arduraduna
da. Ezagutza artistiko eta literarioak ahalik eta jende gehienarengana
zabaltzeko argitalpena sortzeko beharrizana asetzeko egiten du lan,
nolabaiteko babes akademikoak dakarren bermea ahaztu gabe. Hedapenerako
euskarri digitala aukeratzeak, hizkuntza aniztasunarekiko konpromisoak
eta batzorde zientifikoa osatzen duten kide bakoitzaren curriculumak
aipatutako ideiak berresten ditu. [+]
Erredakzio K.
Aldizkariko Erredakzio kontseilua, gutxienez, literaturen inguruko
gradu-ondoko ikasketak burutzen dabiltzan hamabi pertsonak osatzen
dute. [+]
B. zientifikoa
Erredakzio kontseiluak Batzorde zientifiko baten aholkularitza behar
du. Egindako lanagatik, mundu akademikoko ikerle nagusienetakoak
direnengana jo du aldizkariak batzordea osatzeko. [+]
IZ Taldea
452ºF aldizkariak Itzultzaile taldea du. Bere lanaren helburua zerbitzu
erabilgarri bat izatea da, herri global honetako eleaniztasunari begira. [+]
IM Taldea

452ºF Aldizkariak ilustratzaile taldea du bere baitan, edukien
kalitatea, baita aurkezteko moduan ere, agerian gera dadin. Talde
honetako bederatzi kideen lan gogorraz baliatuko da aldizkaria
irakurketak atseginak izan daitezen, hala maila intelektualean nola
bisualean. [+]