452ºF
2013
452ºF Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua Aldizkariak, Literatura Konparatua eta Kritika Literarioaren baitan ezarritako eztabaida garaikideen ikuspuntutik abiatuta, Euskal Ikasketa Kritikoei eskainitako monografikoa aurkezten dizue bederatzigarren ale honetan. Horrela, Ikasketa Atlantiko, Kritika Queer eta Feminista, Performance Studies, edota modernitateari berari egindako kritikak emandako koordenatu teorikoek sorkuntza literario eta kultural euskalduna modu erradikalean birpentsatzeko oinarria emango dute. [+]
Argitaratzailea
452ºF Elkarte Kulturala aldizkari honen edizioaren erakunde arduraduna
da. Ezagutza artistiko eta literarioak ahalik eta jende gehienarengana
zabaltzeko argitalpena sortzeko beharrizana asetzeko egiten du lan,
nolabaiteko babes akademikoak dakarren bermea ahaztu gabe. Hedapenerako
euskarri digitala aukeratzeak, hizkuntza aniztasunarekiko konpromisoak
eta batzorde zientifikoa osatzen duten kide bakoitzaren curriculumak
aipatutako ideiak berresten ditu. [+]
Erredakzio K.
Aldizkariko Erredakzio kontseilua, gutxienez, literaturen inguruko
gradu-ondoko ikasketak burutzen dabiltzan hamabi pertsonak osatzen
dute. [+]
B. zientifikoa
Erredakzio kontseiluak Batzorde zientifiko baten aholkularitza behar
du. Egindako lanagatik, mundu akademikoko ikerle nagusienetakoak
direnengana jo du aldizkariak batzordea osatzeko. [+]
IZ Taldea
452ºF aldizkariak Itzultzaile taldea du. Bere lanaren helburua zerbitzu
erabilgarri bat izatea da, herri global honetako eleaniztasunari begira. [+]
IM Taldea

452ºF Aldizkariak ilustratzaile taldea du bere baitan, edukien
kalitatea, baita aurkezteko moduan ere, agerian gera dadin. Talde
honetako bederatzi kideen lan gogorraz baliatuko da aldizkaria
irakurketak atseginak izan daitezen, hala maila intelektualean nola
bisualean. [+]