
Lan original bat bidali nahi digun ikerle orok kontuan hartu
beharko ditu estilo liburuan zehaztutako irizpideak, testua argitaratu
edo ez balora dezagun.
Egile guztiei ondorengo azalpenak
jarraitzeko eskatzen diegu. Bestela, 452ºF aldizkariak ebaluazio
prozesutik kanpo utz dezake artikulua.
1] Puntu orokorrak:
- - Artikuluak originalak eta aurretik argitaratu gabeak izan
behar dira. Eduki zientifikoa %75 izan beharko da gutxienez, eta eduki
originala %40 gutxienez.
- - Autoreek euren burua identifikatu eta afiliazioa adierazi beharko dute.
- - Katalanez, euskaraz, ingelesez, gazteleraz, galegoz, frantsesez, italieraz, eta portugesez idatz daiteke.
- - Gutxienez 8 orrialdeko luzera izango dute artikuluek, eta gehienez 15 orrialdekoa. Hasieran, 8-10 lerroko laburpena izango dute artikuluaren hizkuntzan eta ingelesez. Hitz gakoak ere hizkuntzotan eman beharko dituzte.
- - Euskarri informatikoan bidali beharko dituzte artikuluak, ahal izanez gero doc edo rtf
formatuan. E-mailez bidal daitezke
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. CLOAKING
helbidera, edo
postaz: Asociación 452ºF, Revista 452ºF. Revista de Literatura
Comparada. Edificio R (Edifici d'estudiants), Campus de Bellaterra,
08193, Bellaterra (Barcelona).
2] Formatu orokorra:
- -
Formatua: Arial 12ko neurrian, lerro-artea arruntaz eta tabulaziorik
gabe. Dokumentuaren marjinak 2,5ekoak izango dira goialdean eta
behealdean, eta 3koak ezkerraldean eta eskuinaldean.
- -
Izenburuak, erdian, artikuluaren goiburua izan behar du; 14ko tamaina
eta letra lodiz idatzita. Azpiko lerroan, eskumatara, autorearen izena
jarriko da, eta behean, afiliatuta dagoen unibertsitatearena.
- -
Laburpena: testu osoa baino lehenago kokatu behar da, eta izenburuaren
azpian. Justifikatuta. “Laburpena” eta “Hitzak” terminoak letra lodiz
idatziko dira, laburpena bera eta hitzak berriz testu odoaren formatua
jarraituko dute. Hitzak ez dira sei baino gehiago izango eta azpiko
lerroan kokatuko dira, hutsune bat utzi eta lerroekin banatuta. Beheko
formatu hau da jarraitu behar dena:
Laburpena || Groteskoa umorea eta izua (bere esanahi anitzetan) konbinatzen dituen kategoria estetikoa da.
Hitzak || Poe | Groteskoa | Umorea.
- -
Behar izanez gero, testua karaktere arabiarretan zenbatutako ataletan
aurkeztuko da, 0tik hasita (ondoren, puntua eta hutsunea). Azpiatalak
berdin zenbatuko dira. Bai atalak eta bai azpiatalak ezkerrean
lerrokatuko dira (tabulaziorik edo koskarik gabe), letra lodiz
idatzita, 12ko neurrian eta hutsune bakarreko tartearekin. Adibidez:
0. Sarrera
1. Testuaren historia
1.1. Eskuizkribuak
- - Testuan zehar lerro zuri batez bananduko dira pasarteak.
3] Osagai grafikoak:
- -
Testuko irudiak prozesatzailearen berezko aukeraz txertatuko dira eta
jpg formatua izango dute. Testutik at agertuko dira, erdian, eta oina
Arial 10 formatuan, behealdean eta erdian.
4] Oharrak, aipuak eta erreferentzia bibliografikoak:
- - Oharrak artikuluaren
amaieran agertuko dira, lerro-arte arruntarekin, testuaren letra mota
berean (Arial) eta 10eko neurrian. Oharrak zenbaki arabiar goratuen
bidez adieraziko dira, hitzaren ostean eta puntuazio-zeinuaren
aurretik.
- - Aipu laburrak kakotx artean doaz, testu
barruan. Luzeagoak izanez gero, aparteko pasartean idatziko dira, letra
mota berean, 10eko neurrian, lerro-arte arruntarekin eta 1,5eko
koskatzeaz. Lerro bateko tartea utziko da aipu bakoitzaren aurretik eta
ondoren. Aipuko omisioak kortxete artean hiru puntu jarrita adieraziko
dira: […].
- - Erreferentzia bibliografikoek autorea-urtea
sistema jarraituko dute testu barruan; parentesi artean agertuko dira
autorearen abizena, argitalpen urtea eta orrialdea. Adibidez: (Ostrom,
1948:452).
- - Obra osoa hartzen duten erreferentziek ez dute orrialdearen aipamenik behar. Adibidez: (Ostrom, 1948).
Egile horrek, urte berean, lan bat baino gehiago argitaratu badu, letra etzanak gehituko dira: ‘1969a, 1969b’.
- - Aipatutako bibliografia testuaren amaieran joango da, oharren ondoren, 11 tamainan eta alfabetikoki ordenatuta, ondorengo sistemari jarraiki:
- • Obra osoa:
egilearen abizena letra larriz, ondoren, izenaren iniziala, argitalpen
urtea parentesi artean, argitalpenaren izenburua letra etzanez,
argitalpen urtea, argitaletxea eta, baleude, liburukiak zenbaki
erromatarretan.
- · bi egile edo gehiago badira,
puntu eta komaz bereiziko dira eta azkenaren aurretik “eta” idatziko
da. Egile gehiegi badira, lehen egilearen izena jarri eta “et. al.”
formula erabil daiteke letra etzanaz.
- ·
Kolaboratzaile ugaridun bildumari erreferentzia egiten bazaio, HAINBAT
EGILE formula erabiliko da, izenburuaren ondoren lanaren editore eta
konilatzailearen izena jartzeko.
Adibidez:
DELEUZE, G. (2005): Lógica del sentido, Barcelona: Paidós.
MONTESINOS, J. F. (1969): Galdós, Madrid: Castalia, vol. II
CAMPOS, R.; HUERTAS, R. i MARTÍNEZ, J. (2000): Los ilegales de la naturaleza: medicina y degeneracionismo en la España de la Restauración (1876-1923), Madrid: Consejo Superior de Investigaciones Científicas
BLANCO, A.; et al. (1998): La mujer en los discursos de género: textos y contextos en el siglo XIX, Barcelona: Icària
VV. AA. (2007): Cuerpo e identidad. Estudios de género y sexualidad 1. Torras, M. (ed.). Barcelona: Edicions UAB
- • Liburuetako kapituluak, monografietako atalak eta kolaborazioak:
egilearen abizena letra larriz, izenaren iniziala; artikuluaren
argitalpen urtea, kolaborazioaren edo artikuluaren izenburua komatxo
artean, “in”; obra osoaren egile/editore/biltzailearen abizena eta
iniziala “(ed.)”; obraren izenburua letra etzanez; argitalpen lekua,
argitaletxea, argitalpen urtea eta aipatutako orriak. Adibidez:
-
PELTA, R. (2007): «No hay nada fuera del texto. Jacques Derrida: diseño
gráfico y deconstrucción» in Calvera, A. (ed.), De lo bello de las
cosas. Materiales para una estética del diseño, Bartzelona: Gustavo
Gili, 21-35.
- • Aldizkarietako artikuluak:
aipatutako egilearen abizena letra larriz, izenaren iniziala;
argitalpen urtea, artikuluaren izenburua komatxo artean; aldizkariaren
izena letra etzanez, liburukia/alea, data, lekua eta orrialdea.
Adibidez:
- FERNÁNDEZ PORTA, E. (2009): «Entrevistas con escritores repulsivos», Quimera, 302, 2009ko urtarrila, Madril, 46-48.
- • Web dokumentuak:
egilearen abizena letra larriz, izena; dokumentuaren izena komatxo
artean, site-aren izena, orria (baldin badago), kontsulta data kortxete
artean, <url helbidea>. Adibidez:
- • Autore beraren lan ugari badaude
behar beste aldiz errepikatuko da horren izena aipatutako
bibliografian, argitalpen zaharrenetik hasi eta orden kronologikoa
jarraituta. Adibidez:
- BHABHA, H. (1990): Nation and Narration, London & New York: Routledge
BHABHA, H. (2004): The Location of Culture. London & New York: Routledge