
Azken produktua kalitatezkoa izango dela bermatzeko, honako Arbitraje sistema hitzartu dugu.
Azken
produktua kalitatezkoa izango dela bermatzeko, honako ebaluazio
protokoloaren araberakoa izango da artikuluak hautatzeko prozesua:
- 1. Deialdia artikulu zientifiko eta originalak jasotzeko aldizkariak
duen helbide elektronikoaren bidez egingo da. Deialdia aldizkariaren
webgunean argitaratuko da. Gainera, deialdiaren berri emango zaie
hainbat unibertsitatetako Literaturaren teoria eta Literatura
konparatuko sailei. Horretarako bi hilabeteko epea izango da.
- 2. Erredakzio kontseilua artikuluak ebaluatuko ditu,
horretarako pareen sistema erabilita. Beraz, artikulu bakoitza
gutxienez batzordeko bi kidek irakurriko dute. Ebaluatzeko irizpide
kualitatibo eta formalak aldizkariaren webgunean izango dira deialdia
abiarazi aurretik. Erredakzio kontseilua 15 eguneko epea izango du bere
lana egiteko.
- 3. Batzorde editorialak onartzen ez dituen artikuluen egileei idatziz azalduko dizkie erabakiaren arrazoiak.
- 4. Lehen hautaketaren ondoren, Batzorde zientifikoak baloratuko ditu artikuluak. Batzordeko bi kidek baloratuko dituzte, eta 30 eguneko epea izango dute horretarako.
- 5. Batzorde zientifikoak onartzen ez dituen artikuluen egileei, idatziz azalduko zaizkie erabakiaren arrazoiak. Onartutakoei ere idatziz jakinaraziko zaie euren artikuluekin 452ºF aldizkarian parte hartuko dutela.
- 6. 25 eguneko epean argitaratuko da alea. Ez ditu hamar artikulu baino gutxiago izango, ezta hemezortzi baino gehiago ere.