
Arbitraje sistema
Artikuluak aukeratzeko ebaluaketa prozesua ondorengo aukeraketa protokoloan definitu dugu:
- 1. Deialdia artikulu zientifiko eta originalak jasotzeko
aldizkariak duen helbide elektronikoaren bidez egingo da. Deialdia
aldizkariaren webgunean argitaratuko da. Gainera, deialdiaren berri
emango zaie hainbat unibertsitatetako Literaturaren teoria eta
Literatura konparatuko sailei. Horretarako sei hilabeteko epea izango
da.
- 2. Erredakzio kontseiluak artikuluak ebaluatuko ditu, horretarako
pareen sistema erabilita. Beraz, artikulu bakoitza gutxienez batzordeko
bi kidek irakurriko dute. Beharrezkoa izanez gero, batzordeko
hirugarren kide batek ere irakurriko du artikulua. Ebaluatzeko irizpide
kualitatibo eta formalak aldizkariaren webgunean izango dira deialdia
abiarazi aurretik.
- 3. Erredakzio kontseiluak onartzen ez dituen artikuluen egileei idatziz azalduko dizkie erabakiaren arrazoiak. Erantzuna deialdia itxi eta hile batera bidaliko da.
- 4. Lehen hautaketaren ondoren, Batzorde zientifikoak baloratuko ditu artikuluak. Batzordeko bi kidek baloratuko dituzte, eta 60 eguneko epea izango dute horretarako.
- 5. Batzorde zientifikoak onartzen ez dituen artikuluen egileei, idatziz azalduko zaizkie erabakiaren arrazoiak.
Onartutakoei ere idatziz jakinaraziko zaie euren artikuluekin 452ºF
aldizkarian parte hartuko dutela. Jakinarazpenak, gehienez jota ere,
deialdia itxi eta lau hiletara egingo dira.
- 6. 60 eguneko epean argitaratuko da alea. Ez ditu sei artikulu baino gutxiago izango, ezta hamabi baino gehiago ere.