Kideen zerrenda.
Ondoren,
Erredakzio kontseiluko kide bakoitzaren oinarrizko datuak agertzen
dira. Beraiekin kontaktuan jar daiteke email helbide honetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
ELIXABETE ANSA-GOICOECHEA.
Indiana Unibertsitateko doktoradutza dauka ikasketa hispanikoetan eta
gaur egun University of British Columbiako Frantses, Hispaniar eta
Italiar departamenduko irakaslea da Vancouverren (Kanadan). Euskal eta
espainiar literatura, kultura eta arte arlotan argitaratu ditu hainbat
saikera eta hurrengo bi liburuen koordinadoreetako bat da: Crítica de la Acumulación (Universidad de los Lagos eta Ediciones Escaparate, 2010) eta Efectos de imagen. Qué fue y qué es el cine militante? (Universidad Metropolitana de Ciencias de la Educación eta LOM Ediciones, 2014).
IZARO ARROITA AZKARATE.
Izaro Arroita kazetaritzan lizentziatua da Euskal Herriko
Unibertsitatean (2007), eta “Literatura konparatua: Literaturaren Teoria
eta Ikasketa Kulturalak” masterra egin du Universitat Autònoma de
Barcelona-n (2008). Kazetari gisa, erredaktore lanetan aritu da Berria
egunkarian eta Euskadi Irratiko informatiboetan. Gaur egun, doktoregaia
da EHUn, Literatura eta Zientzia Literarioa programan. Memoria
historikoa eta identitate nazionala ari da aztertzen euskal literaturan,
eta ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko Eusko Jaurlaritzak ematen
duen laguntza jaso du horretarako. 452ºF aldizkariko erredakzio
kontseiluko kidea da proiektuaren hastapenetik, eta komunikazio lanetan
dihardu. Laugarren aleko monografikoa, memoria eta identitate
kolektiboari buruzkoa, koordinatu du Ana Garciarekin batera.
MARTA FONT ESPRIU.
Marta Font Espriu doktorego ondoko ikertzailea da Centre Dona i Literaturan.
Filologia Katalanean lizentziatu zen 2006an, eta Ikasketa Aurreratuen
Diploma lortu zuen Filologia Erromanikoko doktoregoan, 2008an. Bere
ikerketa lerroa poesia garaikidea da, eta subjektu liriko postmodernoen
eraikuntza eta subjektibotasun poetikoaren arloaren barruan. Hain zuzen
ere, desioaren eta maitasun bestetasunaren irudikapenean espezializatu
da, bere doktore-tesiak erakusten duen moduan: Poètiques del desig. Alteritat i escriptura a l’obra de Gabriel Ferrater, Maria-Mercè Marçal i Enric Casasses
(2013). Azkenaldian nteresatzen zaizkion ikerketa ildoen artean,
hizkuntza idatziarekin elkarrizketan dauden formatu poetiko berriak
nabarmentzen dira, hala nola, performancea edo bideoartea. “Els
subjectes poètics contemporanis” (8. zbk, 452f) monografikoa eta “Carme Riera. El subjecte de la seducció” (19. zbk, Lectora) dosierra koordinatu ditu oraintsu. Argitaratutako lanen artean aipatzekoak dira El estado per/verso. Reflexiones sobre poesía oral: voz, cuerpo y palabra (Icaria, 2011), baita Un procés de “feminació” de la nació catalana: la paraula política/poètica de Maria Mercè-Marçal
(UOC argitaletxea, 2011) ere. Emakumezko ahots poetiko berrien
ikusgarritasuna bultzatu du; izan ere, hainbat urtez, Centre Dona i
Literaturak antolaturiko Mesa de Poetas koordinatu eta moderatzeaz
arduratu da. Gaur egun, 452f, Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua aldizkariaren zuzendarikidea da, baita maketazio taldeko koordinatzailea ere. Horrez gain, Associació de Joves Escriptors en Llengua Catalana (AJELC) elkartearen Zuzendaritza Batzordeko kidea da.
ATENEA ISABEL GONZÁLEZ AGUILAR. Lizentziatura:
Hispanoamerikako hizkuntza eta literatura (Universidad Autónoma de Baja
California); “Un estudio de la intertextualidad presente en las novelas
Tender is the Night de Scott Fitzgerald y Reencuentro de personajes
de
Elena Garro” (2006) tesiarekin. Titulazio maximoa: Master Ofiziala,
“Literatura Comparada: Estudios Literarios y Culturales”
(UAB) Afiliazioa: Literatura teoria eta Literatura Konparatuan
Doktoratzen (UAB) Masterreko
tesina: Estudio de los films Såsom i en spegel (1961),
Nattvardsgästerna (1962) y Tystnaden (1963) de Ingmar
Bergman (bidean
eta izenburua definitzeke) Ikerketa hildoak: Zinema. Literatura
hispanoamerikarra. Intersexualtasun ikasketak. Literatura comparatua.
Ikasketa kulturalak. Argitalpenak: Gaur egunean bat ere ez.
MAX HIDALGO NÁCHER. Egun Universitat Autònoma de Barcelona (UAB)-ko Grupo de Estudios del Exilio Literario
(GEXEL) taldean ikerlari dihardu eta irakaslea da Universitat de
Barcelona (UB)-ko Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua
sailean. UAB-ean Kazetaritzan eta UB-ean Literaturaren Teoria eta
Literatura Konparatuan lizentziatu ondoren, Universidad Paris VII (Denis
Diderot)-en Lettres, Arts et Pensée Contemporaine masterra burutu zuen, non Julia Kristevaren gidaritzapean, Le sujet du langage dans l’œuvre de Samuel Becketti buruzko ikerketa bat aurkeztu zuen. 2013an doktoratu zen UB-ean, El problema de la escritura en el campo intelectual francés (1945-1975) ikerketarekin.
ALBERT JORNET SOMOZA. Albert Jornet Somoza Giza
Zientzietan doktoregaia da Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona) eta
Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko FPI prestakuntzarako beka jaso du. Bere
ikerketa lerro nagusia XVII eta XX. mende bitarteko hispaniar diskurtso
lirikoak dira, bereziki iluntasun eta ulertezintasun poetikoaren fenomenoa eta
haren zilegitze estetiko eta ideologiko gisa duen oinarri etikoari dagokienez. El autor en los tiempos de Góngora. Hacia una teoría de
los regímenes autoriales izeneko master
amaierako lana aurkeztu du eta zenbait artikulu eta iruzkin argitaratu ditu Ínsula, Iberoamericana edo
Forma bezalako aldizkarietan zein bestelako liburuki kolektiboetan. Hainbat
kongresutan izandakoa, gai ezberdinei buruzko azterketak aurkeztu ditu, eta Forma.
Revista
d’estudis comparatius. Art, literatura i pensament aldizkariko Batzorde Editorialean parte hartu du (2007-2011), baita Giza Zientzietako Ikerlari Gazteen I. Nazioarteko Kongresuko
Antolaketa Batzordean ere.
XAVIER
ORTELLS-NICOLAU. Xavier
Ortells-Nicolau Ingeles Filologian (UB) eta Asia Ekialdeko Ikasketetan (UOC)
lizentziatua da. ICO Fundazioaren bekadun gisa, hizkuntza ikastaroak burutu
ditu Peking Universityn eta Beijing Foreign Studies Universityn. La Caixak
emandako beka baten laguntzaz, Regional Studies-East Asia masterra egin zuen
New York-eko Columbia Universityn eta, gaur egun, Bartzelonako Unibertsitate
Autonomoko Itzulpengintza eta Kulturarteko Ikasketetan doktoregaia eta
InterAsia ikerketa taldeko FI-DGR doktoretza aurreko bekaduna da. Bere
ikerketetan hiri-eraispeneko irudiak aztertzen ditu Txina garaikideko ikusizko
kulturan.
BERNAT PADRÓ NIETO.
Bernat Padró Nieto Literaturaren teoria eta literaturakonparatuaren
irakaslea da Universitat de Barcelonan. Filologia Hispanikoan eta
Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan lizentziatu zen
(Unibertsitateko Errendimendu Akademikoan Bikaintasunari Espainiako
lehenengo sari nazionala) Universitat de Barcelonan. Formakuntza
Literatura, Arte eta Pentsamenduaren Ikasketa Konparatuetan egindako
masterrarekin osatu zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta Schiller eta
Gadamerren aurki daitekeen jolas kontzeptuaren gainean egindako tesina
jorratu zuen bertan. Forma. Revista d'Estudis Comparatius. Art,
Literatura, Pensament (2008-2010) aldizkariko erredakzio kontseiluko
kide izan zen eta 2006tik aurrera izaten jarraitzen du Paralelo Sur
aldizkarian.
KATARZYNA PASZKIEWICZ. Katarzyna Paszkiewicz
Filologia: Etnolinguistika (2009) eta Kultura Ikasketak: Ikus-entzunezko
Kultura (2010)-n lizentziatua da Adam Mickiewicz Unibertsitatean
(Poznań, Polonia). Bartzelonako Unibertsitateko kultura identitateen
eraikuntza eta errepresentazioa programan doktoregaia da eta GRC Creació
i Pensament de les Dones-en prestatzen ari da ikerlari gisa. FI beka
(AGAUR, Generalitat de Catalunya) bati esker, postmodernitate garaiko
hainbat zinemagileren obratik abiatuta, genero zinematografikoen
inguruko doktorego tesia burutzen ari da Centre Dona i Literatura
(UB)-n. Bere ikerlerroak zinema ikasketak, kultura ikasketak, genero
ikasketak, emakume zinema eta espainiar zinema dira; horiek jorratu
ditu, besteak beste, Lectora: revista de dones i textualitat eta Letras Femeninas aldizkarietan argitaraturiko artikuluetan. 2013ko otsailean bihurtu zen 452ºF aldizkariaren Erredakzio Batzordeko kide eta web orriaren ardura hartu zuen.
DIEGO SANTOS SÁNCHEZ. Edinburgo,
Harvard eta Parisko Sorbona unibertsitateetan ikerketa egonaldiak
burutu ondoren, Espainiako Antzerki Garaikidean doktoratu egin zen
Alcalako Unibertsitatean (Madril). Honen ostean, doktoratu ondoko
ikertzaile elkartu bezala lan egin zuen Durhameko Unibertsitatean (EB),
AHRCek finantzatutako antzerkiak XX. mendean Espainian nozitu zuen
zentsurari buruzko proiektuan, eta ikertzaile moduan Exile Studies Group GEXEL-en,
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Gaur egun Alexander von
Humboldt Fundazioko bekaduna da Berlineko Humboldt Unibertsitatean. Bere
argitalpenek Espainiako Antzerki Garaikidea dute ardatz. Horren
barruan, hiru gai nagusitan espezializatuta dago, haietatik lehenengoa
Fernando Arrabalen antzerkia delarik (El teatro pánico de Fernando Arrabal, Londres: Tamesis). Horrez gain, liburu bat argitaratu du antzerkiaren bitartez gaztelania atzerriko hizkuntza gisa irakasteko (Teatro y enseñanza de lenguas,
Madril: Arco/Libros). Bere ikerketa gairik garrantzitsuena Frankoren
garaiko Espainiako antzerkiaren politizazioaren eta zentsuraren
azterketan oinarritzen da. Gai horri buruz hainbat artikulu argitaratu
ditu eta bi liburu-proiektu luzeetan ari da lanean. Ikerketaz aparte,
truke akademikoarekin konprometituta dago, eta BETA, Asociación de Jóvenes Doctores en Hispanismo sortu du, ikasketa hispanikoetan doktoratu ondorengoentzako sare globala, bertako presidentea bera delarik. TEATRO. Revista de estudios escénicos ikasketa eszenikoen aldizkariko Batzorde Editorialeko kide ere bada. 452º F-ren Batzorde Editorialeko kide da 2012 urteaz geroztik.
IRAITZ URKULO Euskal Filologian lizentziatua da EHUn. Literatura Konparatua eta Ikasketa Literarioak masterra egin ondoren, gaur egun doktorego tesia idazten ari da euskal literatura garaikidearen arloan. Berria egunkariko eta Berton aldizkariko literatura kritikaria da. El Correo egunkariko “Territorios” gehigarri kulturalean kolaboratzen du, euskal kultura eta literaturari buruzko artikuluak idatziz. Arte kritikan espezializatutako Sans Soleil irabazi asmorik gabeko argitaletxearen baitan, “Txinpartak” euskarazko bilduma zuzentzen du. Liverpooleko Unibertsitateko Bulletin of Hispanic Studieseko artikulu-ebaluatzailea da. Irudi Ikasketen arloko Sans Soleil aldizkariaren Aholku Batzordeko kidea da. Literaturaren ikerketarekin lotuta, hainbat artikulu argitaratu ditu Egan, Sans Soleil, Jakin edo UNEDeko Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca bezalako aldizkari espezializatuetan. EN/ES/EU>EU/ES literatura itzultzaile eta zuzentzaile profesionala da. 452ºF Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua aldizkariko euskara itzultzaile eta zuzentzaile taldea koordinatzen du 2012ko uztailetik.
MARÍA TERESA VERA ROJAS. Andrés
Bello Unibertsitate Katolikoan (Caracas, Venezuela) Letretan
lizentziatua, Simón Bolívar Unibertsitatean (Caracas, Venezuela)
Latinoamerikako Literatura Masterra eskuratu zuen eta Houstoneko
Unibertsitatean (Houston, AEB) PhD in Spanish egina du. Espainian Genero
Ikasketetan Master Ofiziala burutu zuen Bartzelonako Unibertsitatean
(Bartzelona, Espainia) eta gaur egun Genero Ikasketetan doktoretza
bukatzen ari da unibertsitate berean. US Latina/o Literaturan eta
Hispaniar Karibeko Literaturan espezializatuta dago, genero eta
sexualitate ikasketen, queer teoriaren eta emakume beltzen
feminismoaren markoaren barruan. Egindako ikerketen artean aipagarriak
dira Venezuelako kultura eta literatura garaikidearen azterketa, baita
Latinoamerikako indarkeriaren adierazpen kulturalena ere. Hainbat
aldizkaritan argitaratu ditu bere artikuluak: Centro: Journal of the Center for Puerto Rican Studies, Latino/a Research Review, Prosopopeya: Revista de crítica contemporánea; The Greenwood Encyclopedia of Latino Literature bezalako entziklopedietan; eta lan kolektiboetan, Into the Mainstream: Essays on Caribbean and Latin American Literature and Culture, Máxima audiencia: Cultura popular y género, El mito de la mujer caribeña, Repensar la comunidad desde la literatura y el género, besteak beste. Nuevas subjetividades/sexualidades literarias (Egales, 2012) liburuaren editorea da. 452ºF-ko Erredakzio Batzordeko kide da 2010eko maiatzaz geroztik eta gaur egun aldizkariaren zuzendarikidea da.
ELIZABETH WALZ.
Elizabeth Walz Romance Languages and Literature saileko doktoregai
bekaduna da University of Chicagon. Bertan mitoa, nortasuna eta politika
ikertzen ditu garaiko iberiar kultura eta literaturetan. Espainiar
Hizkuntzalaritzan (2003) eta Latinoamerikar, Karibear eta Iberiar
Ikasketetan (2003) lizentziatu zen eta Literatura Espainiarreko Masterra
eskuratu zuen University of Wisconsin-Madisonen (2008). Garai hartan
Universidad Complutense de Madriden ikasi zuen (2001-2002) eta Foreign
Languages Area Studies beka jaso zuen Universitat de Barcelonan katalana
ikasteko (2006). Ondoren, lau urte eman zituen Menorkako eta Bizkaiko
ikastetxe hirueledunetan ingelesa irakasten. Arlo ezberdinetako testuak
ingelesera itzuli ohi ditu eta harreman instituzional sendoagoak
mantentzen eta bere arloaren eta gainerakoen artean truke akademikoak
sustatzen ahalegintzen da.
chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3