452ºF

Editoriala

2013

452ºF aldizkaria dagoeneko 8. zenbakira iritsi da eta Subjektu poetiko garaikideak monografikoarekin ospatzen du bere bosgarren urteurrena. Hura osatzen duten artikuluek egungo poesiaren sorkuntzan sakontzen dute, ni lirikoaren irudikapen berrien analisiaren bidez zein ikuspegi teoriko ezberdinetatik, literaturaren teorian eta literatura konparatuan gaiari buruzko ikasketak berrikusteko eta eguneratzeko beharra agerian jarriz. [+]

Argitaratzailea

Erakunde argitaratzailea


452ºF Elkarte Kulturala aldizkari honen edizioaren erakunde arduraduna da. Ezagutza artistiko eta literarioak ahalik eta jende gehienarengana zabaltzeko argitalpena sortzeko beharrizana asetzeko egiten du lan, nolabaiteko babes akademikoak dakarren bermea ahaztu gabe. Hedapenerako euskarri digitala aukeratzeak, hizkuntza aniztasunarekiko konpromisoak eta batzorde zientifikoa osatzen duten kide bakoitzaren curriculumak aipatutako ideiak berresten ditu. [+]

Erredakzio K.

Erredakzio kontseilua


Aldizkariko Erredakzio kontseilua, gutxienez, literaturen inguruko gradu-ondoko ikasketak burutzen dabiltzan hamabi pertsonak osatzen dute. [+]

B. zientifikoa

Batzorde zientifikoa


Erredakzio kontseiluak Batzorde zientifiko baten aholkularitza behar du. Egindako lanagatik, mundu akademikoko ikerle nagusienetakoak direnengana jo du aldizkariak batzordea osatzeko. [+]

IZ Taldea

Itzultzaile eta zuzentzaile taldea


452ºF aldizkariak Itzultzaile taldea du. Bere lanaren helburua zerbitzu erabilgarri bat izatea da, herri global honetako eleaniztasunari begira. [+]

IM Taldea


Ilustratzaile eta maketatzaile taldea


452ºF Aldizkariak ilustratzaile taldea du bere baitan, edukien kalitatea, baita aurkezteko moduan ere, agerian gera dadin. Talde honetako bederatzi kideen lan gogorraz baliatuko da aldizkaria irakurketak atseginak izan daitezen, hala maila intelektualean nola bisualean. [+]

altMonografikoa

Ikasketa kulturalak eta literatura konparatua

Azken urteotan, banaezina dirudien tandema osatu dute literatura konparatuak eta ikasketa kulturalek. Bi diziplina hauek etengabe jarri dute zalantzan zein den euren esparrua, eta bide egin diete literaturaren ikerketa nabarmen zabaldu duten hausnarketei: berrikusi egin dituzte “testu” nozioa, “literatura” kategoria edota “kultura” kontzeptua, besteak beste. Horixe dago, gure ustez, bien arteko harremanaren oinarrian.

Ikasketa kulturalek literaturaren teoriaren tresnak erabili dituzte testu mota ezberdinak irakurtzeko –askotan ez dute “literatura” markarik–. Monografiko honek tresnon erabilera horrek dakarren erlazioen emaitzak aztertu nahi ditu.

Zeintzuk dira literatura konparatuaren eta ikasketa kulturalen arteko lotura nagusiak? Lehena mende hasierako literatura ikasketetatik dator, eta bigarrena 1967. urtetik, Birminghamen, literatura sail batean, Center for Contemporary Cultural Studies (CCCS) sortu zutenetik. Gaur egun hainbat diziplinari lotuta daude, askotan modu nahasian; tartean daude literatura konparatua eta literaturaren teoria. [+ irakurri]




2010eko urtarrilaren 31n, 452ºF Literaturaren teoria eta literatura konparatua aldizkariaren hirugarren alerako artikuluak jasotzeko deialdia zabalduko da. Deialdi irekia da gutxienez lizentziatura mailako ikasketak dituen edonorentzat.Artikuluak jasotzeko eta argitaratzeko oinarriak, hemen behean azaldutakoak, “Arbitraje sistema”, “Estilo Liburua” eta “Lege Oharrak” ataletan zehaztutakoaren araberakoak dira. Guztiak aldizkariaren webgunean ikus daitezke, “Prozedurak” atalean.


  • - Artikuluak bidaltzeko epea 2010eko martxoaren 30ean amaituko da; baztertu egingo dira beranduago jasotakoak.
  • - Hirugarren argitalpenerako aurreikusitako artikulu kopurua 12 eta 16 artekoa da. Testuen %40 doktore ez diren ikerleenak izango dira, eta erredakzio kontseiluko kideen artikuluak ez dira %20 baino gehiago izango.
  • - Gaiaren arabera sailkatuko dira artikuluak aldizkariaren atal batean edo bestean (monografikoan edo miszelanean).
  • - Monografikoa osatzeko artikulu kopurua 6tik 8ra artekoa izango da. Hirugarren alean, literatura konparatuaren eta ikasketa kulturalen arteko harremana aztertuko da, ikerketa ildo praktiko nahiz teorikoetatik:
    • a. Literaturaren teoriak ikasketa kulturalei egindako ekarpenak: derrigorrez literarioak izan behar ez duten testuen azterketa (zinema, telebista, musika eta mass medien bestelako produktuak).
    • b. Literatura-testua tresna kultural gisa: irakurketak ikasketa kulturaletatik.
    • c. “Literatura” kategoriaren problematizazioa.
    • d. Literatura herrikoiaren eta masa literaturaren azterketa
    • e. Ikasketa kultural diakronikoak: inbrikatzeak historiografia literarioarekin.

Aldizkariak gaiari buruzko ikerketen bibliografia osatuko du, webgunean, Monografikoa atalean azaldutako ikuspuntutik.

  • - Gainontzeko artikuluek miszelanea atala osatuko dute. Literaturaren teoriaren eta literatura konparatuaren mugen barruan, gaia eta ikuspuntua librea dira.
  • - Artikuluak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira. Mezu elektronikoaren gaian argi utzi beharko da zein ataletara igortzen den testua (“monografikoa” edo “miszelanea”), egilearen izena eta artikuluaren izenburu laburra.



Bartzelonan, 2010eko urtarrilaren 31n
452ºF aldizkariko lan taldea
FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3