alt

Monografikoa

Biolentzia, eta identitate errepresentazioak Latinoamerikan


Ondokoa baieztatzea deseroso egiten zaigun arren, “biolentzia” eta “Latinoamerika” izendatzen dituzten terminoek naturalizatu den zeinu linguistiko bati forma ematen diotela dirudi, eta honek, espresioen izaera politiko eta arbitrarioen, praktiken, errepresentazioen eta hauen bitartez interpelatu, eraiki, gauzatu eta normalizatu diren ustezko identitate, kidego eta subjektibitate latinoamerikarrak bilakatzeko erabili diren erreminten  ezkutatzea dakar. [+]

 

2011ko urtarrilaren 31n, 452°F Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua aldizkariak 2012ko urtarrilean argitaratuko den seigarren alerako artikuluak jasotzeko deialdia zabaldu du. Deialdi irekia da gutxienez lizentziatura mailako ikasketak dituen edonorentzat. 2011ko uztailean argitaratuko den bosgarren alea aurreko zenbakietan parte hartu duten egileen artikuluek osatuko dute; baita kolaboratzea onartuko duten batzorde zientifikoko kideen artikuluek ere.

Artikuluak jasotzeko eta argitaratzeko oinarriak, hemen behean azaldutakoak, Arbitraje sistema, Estilo Liburua eta Lege Oharrak ataletan zehaztutakoaren araberakoak dira. Guztiak aldizkariaren webgunean ikus daitezke, “Prozedurak” atalean.

- Artikuluak bidaltzeko epea 2011ko uztailaren 31n amaituko da; baztertu egingo dira beranduago jasotakoak.

- Seigarren argitalpenerako aurreikusitako artikulu kopurua 8 eta 12 artekoa da. Testuen %40 doktore ez diren ikerleenak izango dira, eta erredakzio kontseiluko kideen artikuluak ez dira %20 baino gehiago izango.

- Artikuluak gaiaren arabera sailkatuko dira aldizkariaren atal batean edo bestean, monografikoan edo miszelanean.

- Monografikoa osatzeko artikulu kopurua 4 eta 6 artekoa izango da eta, seigarren alean, Latinoamerikako indarkeriaren eta identitateen errepresentazioen arteko harremanari helduko diogu. Honako ikerketa ildoak proposatzen ditugu:

a. Imaginario sozialak eta kale indarkeria
b. Genero indarkeria eta feminitatearen eta maskulinitatearen irudikapenak
c. Bazterkeria soziala, arrazakeria eta nazio identitatea
d. Estatu indarkeria, politika ekonomikoak eta globalizazioa
e. Indarkeria historikoak eta fikzio identitarioak
f. Kultura jarduerak, botere teknologiak eta gorputzen diziplinatzea

- Gainontzeko testuek miszelanea osatuko dute. Literaturaren teoriaren eta literatura konparatuaren mugen barruan, gaia eta ikuspuntua librea dira.

- Artikuluak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira. Mezu elektronikoaren gaian argi zehaztu beharko da zein ataletara igortzen den testua (“monografikoa” edo “miszelanea”), egilearen izena eta artikuluaren izenburu laburra.

 

Bartzelonan, 2011ko urtarrilaren 31n
452ºF aldizkariko lantaldea

FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3