alt

Monografikoa

 
Subjektu poetiko garaikideak

Oraindik gaur egun, poesiaren gaineko gogoetak ezin du ekidin testua bizipenari gainjartzen dion irakurketa xaloa, edota irudiak biografiarekin elkartzen dituena. Oharkabean iruditeria erromantikoaren zordun izaten jarraitu eta idazketa subjektibotasunaren goratzearekin elkartzen dugu, askea, bakarra eta monolitikoa. Hala ere, poesia moderno eta postmodernoaren inguruko teoria literarioak lan egiten du, hain justu, bertso-lerroko subjektuaren adierazpenaren identitate oinarri gisa ulertutako "ni" horren disolbaketa lantzea posible egiten dituen azterketa parametroak ezartzeko.  [+]


2012ko urtarrilaren 31n 452ºF Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua aldizkariko zortzigarren alea osatuko duten artikuluak jasotzeko deialdia zabaldu dugu, 2013ko urtarrilean argitaratuko duguna. Deialdia gutxiengo lizentziatura ikasketak eduki eta nahi duen orori irekita dago.

Arbitraje sisteman, Estilo liburuan eta Lege oharrean azaldutakoari lotuta egongo dira ondorengo oinarriak eta jasoko diren lan ezberdinak jaso eta argitaratzeko baldintzak. Guzti horiek Web orriko Prozeduren atalean irakur daitezke.

- Artikuluak bidaltzeko azken data 2012ko ekainaren 31n bukatuko da, eta epe horren ondoren jasotakoak baztertu egingo dira.

- Zortzigarren argitalpenean aurreikusten ditugun artikulu kopurua 8-10 artekoa da. Horietatik %40a doktoratu gabeko ikerleengandik etorriko dira eta Erredakzio kontseiluko kideenek guztiaren %20a bakarrik bete ahalko dute.

- Artikuluek, gaiaren arabera, dagokien aldizkariko atalaren izena jasoko dute (monografikoa


- Monografikoaren atala 4-6 artikuluk osatuko dute. Zortzigarren atal honetan, poesia garaikideko subjektu lirikoen eraikuntza parametro berriak aztertukio ditu monografikoak eta izaera praktiko edota teorikoak lantzen dituzten ikerketa ildoak aurkez daitezke:

a.    Subjektu lirikoa: hizkuntzaren eta enuntziazio poetikoaren mugak
b.    Alteritate poetikak. Bestearen (ni/zu, kosmologia, hizkuntza) bilaketa "ni"aren eraikuntzan.
c.    Poesia eta desiraren dinamikak: dialogismo erotiko eta maitasunezkoa subjektibitate poetiko berrien oinarri.
d.    Iruditeria poetikoen errepresentazioa eta esanguraren berritzea.
e.    Poesia, berrikuste prozesuan dagoen generoa: tradizio eta esperimentazioaren arteko elkarrizketak.
f.    Poetry performancearen diskurtsoak: gorputza, ahotsa eta hitz poetikoa.
g.    Ni lirikoaren inskripzioa euskarri berrietan: generoa eta haren harrera birpentsatu.

- Beste testuek miszelanea osatuko dute, eta literaturaren teoria eta literatura konparatuaren mugak jarraitu bitartean, gaia eta planteamendua askeak izan daitezke.
- Artikuluak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali beharko dira. Bidalitako posta elektronikoaren "Gai"ean argi utzi beharko da testua argitaratzea nahi den atala  ("monografikoa" ala "miszelanea), autorearen izena eta artikuluaren izen laburra.


Bartzelonan, 2012ko urtarrilaren 31n
452ºF aldizkariko taldea
FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3