alt

Monografikoa

 
Antzerkia eta Diktadura XX. mendean

Historian zehar, antzerkiari buruzko lan teorikoak literaturaren ikuspegitik edo ikuskizunaren aldetik egin dira. Ikasketa kulturalek paradigma aldaketa ekarri dute ordea; antzerkia aztertzeko hurbilpen transbertsalagoak ahalbidetu dituzte, antzerkia gizarte jakin baten kultura adierazpide gisa hartuta. Izan ere, communitasean eratutako ikuslego batekin komunikatzen den forma artistiko bizia izanik, antzerkia gizartean eragin handienetakoa duen fenomeno kulturala da. Eragin horren arrazoiak bere idiosinkrasian bertan daude: alde batetik, beste generoetan ez bezala, ikuslegoarekiko sortzen den elkartasuna, bat-batekotasuna eta intimitatea; bestetik, antzerki fenomenoaren izaera kolektiboa.  [+]


2013ko urtarrilaren 31n 452ºF Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua aldizkariko hamargarren alea osatuko duten artikuluak jasotzeko deialdia zabaldu dugu, 2014ko urtarrilean argitaratuko dena. Deialdia gutxiengo lizentziatura ikasketak eduki eta nahi duen orori irekita dago.

Arbitraje sisteman, Estilo liburuan eta Lege oharrean azaldutakoari lotuta daude ondorengo oinarriak, artikuluak jasotzeko eta argitaratzeko baldintzak. Guztiak webguneko “Prozedurak” atalean irakur daitezke.

- Artikuluak bidaltzeko azken data 2013ko uztailaren 31 da, eta epe horren ondoren jasotakoak baztertu egingo dira.

- Hamargarren argitalpenerako aurreikusitako artikulu kopurua 8-12 artekoa da. Erredakzio kontseiluko kideen artikuluak ez dira %20 baino gehiago izango.

- Gaiaren arabera sailkatuko dira artikuluak aldizkariaren atal batean edo bestean (monografikoan edo miszelanean).

- Monografikoa 4-6 artikuluk osatuko dute eta hamargarren zenbaki honetan honakoa izango da gaia: Antzerkia eta Diktadura XX. mendean. Honako ikerketa ildoak proposatzen ditugu:

a) Antzerkia eta Politika: antzerki politikoa, asaldura eta propagandako antzerkia, urgentziazko antzerkia, lekukotasun antzerkia, masa antzerkia; testu programatikoak eta antzerki poetikak.
b) Boterearen menpeko Antzerki Aparatuak: Antzerki Nazionalen papera, errepertorioak, antzerki zentsura, edizioa, sariak.
c) Obedientziako diskurtsoak: Ortodoxia politikoa eta Antzerkia.
d) Erresistentziako diskurtsoak: Heterodoxia politikoa eta Antzerkia.
e) Erbesteratzea.
f) Antzerkia Oroimenerako eremu gisa.

- Gainerako testuek miszelanea osatuko dute, eta literaturaren teoriaren eta literatura konparatuaren mugen barruan, gaia eta planteamendua askeak dira.

- Artikuluak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali beharko dira. Mezu elektronikoaren gaian argi utzi beharko da zein ataletara igortzen den testua (“monografikoa” edo “miszelanea”), egilearen izena eta artikuluaren izenburu laburra.



Iruzkinen deialdia

Era berean iruzkin kritikoen deialdia irekitzen dugu; argitalpen berriei zuzendutako atalean argitaratuko dira.

- Iruzkin originalak izan behar dute. Lehenago argitaratu gabekoak.
- Iruzkindutako liburuek teoria literario, kritika literario edota literatura konparatuari buruzkoak izan behar dute.
- Iruzkindutako liburuak aurtengoak edo azken bi urteotakoak izan daitezke. Lehenengo itzulpenen eta berrargitalpen azpimarragarrien iruzkinak ere kontuan hartuko dira, beti ere argitalpenen datek gorago esandakoa betetzen badute.
- Formatuak, ohar sistemak, aipuek eta erreferentzia bibliografikoek artikuluentzat ezarritako arau sistema bera jarraitu behar dute, aldizkariaren Estilo Liburuan aurki daitekeena.
- Iruzkinek izenburua, iruzkindutako liburuaren erreferentzia bibliografikoa eta orri kopurua izan behar dute. Ez dute laburpenik eta gako hitzik izango.
- Luzera gehienez 1500 hitzetakoa izan behar da.
- Iruzkinak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira. .


Bartzelonan, 2013ko urtarrilaren 31n
452ºF aldizkariko taldea
FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3