alt

Monografikoa

 
Literatura Iberiko Konparatuak

Literatura konparatuak ekarpen teorikoekin osatu du literatura-ikerketa tradizionala, hurbilketa metodologiko berriak proposatzeko. Fenomeno literarioa nekez uler daiteke modu isolatuan, eta Iberiar Penintsulako literatura tradizioak ezin dira erabat ulertu bata bestetik bereizita. Nahiz eta Literatura Konparatua literatura ikasketen esparruan txertatzeak paradigma aldaketa bat ekarri duen, bereziki literaturaren historia nazionalen problematizazioari dagokionez, gure testuinguru akademikoan bakanak dira literatura iberikoarekiko jarrera konparatista garatu diren kasuak. Ahazte hau ez da soilik tradizio faltagatik, Espainiar Estatua, Iberiar Penintsula edo Europa bezalako nozioak pentsatzeko orduan instituzioek, botere posizio batetik egin beharrean, aniztasunetik pentsatzeko dituzten erreparoek ere beren eragina badute; eta penintsulako hizkuntza ezberdinetako literaturen garapena ez da salbuespena, bide batez esanda.  [+]



2013ko uztailaren 31n 452ºF Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua aldizkariko hamaikagarren alea osatuko duten artikuluak jasotzeko deialdia zabaldu dugu, 2014ko uztailean argitaratuko dena. Deialdia gutxiengo lizentziatura ikasketak eduki eta nahi duen orori irekita dago.

Arbitraje sisteman, Estilo liburuan eta Lege oharrean azaldutakoari lotuta daude ondorengo oinarriak, artikuluak jasotzeko eta argitaratzeko baldintzak. Guztiak webguneko “Prozedurak” atalean irakur daitezke.

- Artikuluak bidaltzeko azken data 2014ko urtarrilaren 31 da, eta epe horren ondoren jasotakoak baztertu egingo dira.
- Hamargarren argitalpenerako aurreikusitako artikulu kopurua 8-12 artekoa da. Erredakzio kontseiluko kideen artikuluak ez dira %20 baino gehiago izango.
- Gaiaren arabera sailkatuko dira artikuluak aldizkariaren atal batean edo bestean (monografikoan edo miszelanean).
- Monografikoa 4-8 artikuluk osatuko dute eta hamaikagarren zenbaki honetan, honakoa izango da gaia: Literatura Iberiko Konparatuak. Honako ikerketa ildoak proposatzen ditugu:
     a) Idazle elebidunen proiektu sortzaile eta kokalekua literatura esparruan
     b) Abangoardiak eta nazioartekotasun literarioa
     c) Literatura aldizkariak: zirkuituak, elkarrizketak, eztabaidak, itzulpenak, eleaniztasuna
     d) Historia intelektuala penintsula-mailan: debateak eta elkarrizketak komunitate linguistikoen artean
     e) Iberismoa eta kontzientzia europarra literatura proiektuetan
     f) Itzulpenen politika
     g) Mugaldeko egoera kulturalak
- Gainerako testuek miszelanea osatuko dute, eta literaturaren teoriaren eta literatura konparatuaren mugen barruan, gaia eta planteamendua askeak dira.
- Artikuluak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali beharko dira. Mezu elektronikoaren gaian argi utzi beharko da zein ataletara igortzen den testua (“monografikoa” edo “miszelanea”), egilearen izena eta artikuluaren izenburu laburra.



Iruzkinen deialdia

Era berean iruzkin kritikoen deialdia irekitzen dugu; argitalpen berriei zuzendutako atalean argitaratuko dira.
- Iruzkin originalak izan behar dute. Lehenago argitaratu gabekoak.
- Iruzkindutako liburuek teoria literario, kritika literario edota literatura konparatuari buruzkoak izan behar dute.
- Iruzkindutako liburuak aurtengoak edo azken bi urteotakoak izan daitezke. Lehenengo itzulpenen eta berrargitalpen azpimarragarrien iruzkinak ere kontuan hartuko dira, beti ere argitalpenen datek gorago esandakoa betetzen badute.
- Formatuak, ohar sistemak, aipuek eta erreferentzia bibliografikoek artikuluentzat ezarritako arau sistema bera jarraitu behar dute, aldizkariaren Estilo Liburuan aurki daitekeena.
- Iruzkinek izenburua, iruzkindutako liburuaren erreferentzia bibliografikoa eta orri kopurua izan behar dute. Ez dute laburpenik eta gako hitzik izango.
- Luzera gehienez 1500 hitzetakoa izan behar da.
- Iruzkinak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira. .


Bartzelonan, 2013ko uztailaren 31n
452ºF aldizkariko taldea

FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3