alt

Monografikoa

 
Afektuari buruzko gogoetak kultura eta artea abiapuntutzat harturik

“Afektu” nozioa —pasio, animo, sentsazio, sentimentu eta emozio bezalako kontzeptu hain desberdinekin erlazionatzen den nozioa— oso gai errepikaria izan da filosofiaren historian. Azken boladan, handitzen ari da afektuak ikerketa kulturaletan duen garrantzia aztertzen duten lan akademikoen kopurua —Gilles Deleuzek berreskuratutako Spinozaren bidetik bereziki, hau da, gorputzak “afektatzeko” eta “afektatua” izateko duen gaitasuna kontuan hartzen dutenak—. Patricia Cloughek fenomeno hau Gizarte Zientzietan eta Humanitateetan ikusten ari garen “biraketa afektibo” bat dela aldarrikatzen du. Brian Massumi, Teresa Brennan, Jasbir Puar, Sara Ahmed, Michael Hardt eta Lauren Berlanten ikerketek afektibitateak gizartearen ehuna bustitzeko dituen moduak ulertzen laguntzen digute, afektibitatea baita botere erlazioen normalizazio eta naturalizazioetan parte hartzen duena eta botere hauek desartikulatzeko potentzial bortitza duena.  [+]



2015eko urtarrilaren 31n, 452ºF Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua aldizkariko hamahirugarren alea osatuko duten artikuluak jasotzeko deialdia zabaldu dugu, 2016ko urtarrilaren 31n argitaratuko dena. Deialdia gutxiengo lizentziatura ikasketak eduki eta nahi duen orori irekita dago

Jarraian azaltzen diren oinarriak eta artikuluak jasotzeko eta argitaratzeko baldintzak arbitraje sisteman, Estilo liburuan eta Lege oharrean azaldutakoari lotzen zaizkio. Horiek guztiak webguneko “Prozedurak” atalean irakur daitezke.

- Artikuluak bidaltzeko azken data 2016ko urtarrilaren 31 da, eta epe horren ondoren jasotakoak baztertu egingo dira.
- Ebaluazio prozesuan sartu ahal izateko, artikuluak estilo liburuko baldintzak errespetatu behar ditu.
- Hamahirugarren argitalpenerako aurreikusitako artikulu kopurua 8-12 artekoa da. Gaiaren arabera sailkatuko dira artikuluak aldizkariaren atal batean edo bestean (monografikoan edo miszelanean).
- Monografikoa 4-8 artikuluk osatuko dute eta hamahirugarren zenbaki honetan, honakoa izango da gaia: “Afektuari buruzko gogoetak kultura eta artea abiapuntutzat harturik”. Honako ikerketa-ildoak proposatzen ditugu:

a)    Afektua vs. Emozioa, sentimentua, sentsazioa. Gerturaketa teoriko, epistemologiko eta metodologikoak.
b)    Afektuaren historia, historia afektatua.
c)    Afektua eta irakurketarako joerak.
d)    Afektua eta estetika. Gaitasuna, sentsazioa, harmen gorpuztua.
e)    Afektua denbora eta espazioan. Geografia eta denboraldi alternatiboak.
f)    Afektua eta materialitatearen ikerketak. Thing theory, materialismoa teoria feministan, queer materialismoa.
g)    Posthumanoak, inpertsonalak edo animalienak diren afektuak.
h)    Afektuaren politikak. Afektiboak diren normatibitate eta disidentziak.
i)    Utopia afektiboak eta atzeraka diharduten afektuak (feeling backward): maitasuna, zoriona, depresioa, lotsa, porrota, malenkonia.

- Gainerako testuek miszelanea osatuko dute eta, literaturaren teoriaren eta literatura konparatuaren mugen baitan, gaiaren aukeraketa eta planteamendua libreak dira.
- Originalen bidalketa OPEN JOURNAL SYSTEM (OJS)-en bidez egingo da. Plataforma horren bidez bidalketak egin ahal izateko lotura honetan EGILE gisa erregistratzea beharrezkoa da. Zalantzarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.


Iruzkinen deialdia

Era berean iruzkin kritikoen deialdia irekitzen dugu; argitalpen berriei zuzendutako atalean argitaratuko dira.
- Iruzkin originalak izan behar dute. Lehenago argitaratu gabekoak.
- Iruzkindutako liburuek teoria literario, kritika literario edota literatura konparatuari buruzkoak izan behar dute.
- Iruzkindutako liburuak aurtengoak edo azken bi urteotakoak izan daitezke. Lehenengo itzulpenen eta berrargitalpen azpimarragarrien iruzkinak ere kontuan hartuko dira, beti ere argitalpenen datek gorago esandakoa betetzen badute.
- Formatuak, ohar sistemak, aipuek eta erreferentzia bibliografikoek artikuluentzat ezarritako arau sistema bera jarraitu behar dute, aldizkariaren Estilo Liburuan aurki daitekeena.
- Iruzkinek izenburua, iruzkindutako liburuaren erreferentzia bibliografikoa eta orri kopurua izan behar dute. Ez dute laburpenik eta gako hitzik izango.
- Luzera gehienez 1500 hitzetakoa izan behar da.
- Iruzkinak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira.



Bartzelonan, 2015eko urtarrilaren 31n
452ºF aldizkariko taldea

FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3