452ºF

Editoriala

2013

452ºF aldizkaria dagoeneko 8. zenbakira iritsi da eta Subjektu poetiko garaikideak monografikoarekin ospatzen du bere bosgarren urteurrena. Hura osatzen duten artikuluek egungo poesiaren sorkuntzan sakontzen dute, ni lirikoaren irudikapen berrien analisiaren bidez zein ikuspegi teoriko ezberdinetatik, literaturaren teorian eta literatura konparatuan gaiari buruzko ikasketak berrikusteko eta eguneratzeko beharra agerian jarriz. [+]

Argitaratzailea

Erakunde argitaratzailea


452ºF Elkarte Kulturala aldizkari honen edizioaren erakunde arduraduna da. Ezagutza artistiko eta literarioak ahalik eta jende gehienarengana zabaltzeko argitalpena sortzeko beharrizana asetzeko egiten du lan, nolabaiteko babes akademikoak dakarren bermea ahaztu gabe. Hedapenerako euskarri digitala aukeratzeak, hizkuntza aniztasunarekiko konpromisoak eta batzorde zientifikoa osatzen duten kide bakoitzaren curriculumak aipatutako ideiak berresten ditu. [+]

Erredakzio K.

Erredakzio kontseilua


Aldizkariko Erredakzio kontseilua, gutxienez, literaturen inguruko gradu-ondoko ikasketak burutzen dabiltzan hamabi pertsonak osatzen dute. [+]

B. zientifikoa

Batzorde zientifikoa


Erredakzio kontseiluak Batzorde zientifiko baten aholkularitza behar du. Egindako lanagatik, mundu akademikoko ikerle nagusienetakoak direnengana jo du aldizkariak batzordea osatzeko. [+]

IZ Taldea

Itzultzaile eta zuzentzaile taldea


452ºF aldizkariak Itzultzaile taldea du. Bere lanaren helburua zerbitzu erabilgarri bat izatea da, herri global honetako eleaniztasunari begira. [+]

IM Taldea


Ilustratzaile eta maketatzaile taldea


452ºF Aldizkariak ilustratzaile taldea du bere baitan, edukien kalitatea, baita aurkezteko moduan ere, agerian gera dadin. Talde honetako bederatzi kideen lan gogorraz baliatuko da aldizkaria irakurketak atseginak izan daitezen, hala maila intelektualean nola bisualean. [+]

452ºF Literaturaren teoria eta Literatura konparatua aldizkariaren bigarren alea da hemen aurkezten duguna. Argitalpen honen atzean, erredakzio kontseilu berrituaren lana dago, eta baita proiektua babesten jarraitzen duen batzorde zientifikoarena ere. Gainera, Universitat Autònoma de Barcelona-ko Consell Social-ak, Universitat i Societat programaren bitartez, emandako diru-laguntza aipatu behar dugu, eta baita unibertsitateko ETC-ak emandakoa ere.

Ale honetako monografikoaren oinarrian, ikasketa postkolonialek eta subalternitate ikasketek sortu duten interesa dago. Literatura konparatuaren baitan sortutako eztabaida hori hartu dugu aintzat, literatura eta nazioak lotzen dituen identifikazioa gainditzearen alde egiten duela kontuan izanda. Diziplina horiek literaturaren teoriari eta corpus teorikoari egin dizkioten ekarpenak aztertu nahi izan ditugu, eta baita gertaera literariora hurreratzeko erabiltzen dituzten estrategiak ere. Geure buruari galdegin diogu kritika geldirik ote dagoen nolabait, testuetara hurbiltzean, hau da, hausnarketa teorikoak ez ote dituen literatur proposamen berriak bere egin edota praktikan frogatzen ote den proposamen horien emankortasuna. Nazio identitateen eta literaturaren arteko harremanaren problematizazioa hartu genuen ardatz, bi bidetatik. Alde batetik, nazio identitateen inguruan galderak eta zalantzak planteatzen dituzten literatur testuen azterketa iradoki genuen. Horretarako, ez ditugu literaturari esleitzen zaizkion nazionalitateen inguruan nagusitu diren kontzeptualizazioak erabili nahi. Haustura eta zalantza dakarten ikuspuntuak hartu ditugu aintzat, baina baita tradizioari atxikitakoak ere, originalak eta ongi oinarritutakoak izatekotan.

Literatura nazionala, aldaezina dirudien sintagma hori, zalantzan jartzen duten diziplina-hausnarketa berritzaileak bilatu nahi izan ditugu, harreman horretan naturala dena desegiten dutenak, akademiaren arlo ezberdinetan egiten ari diren bezala. Beraz, nazio identitatearen eta literatura ikertzen duten diziplinen arteko harremanaren inguruan hausnartzeko erabiliko ditugun kontzeptuen artean izango ditugu dekonstrukzioa (Derrida), postnazionalitatea (Gabilondo, Castany Prado, Resina), postkolonialitatea (Bhabha, Said), inperioa eta globalizazioa (Negri, Hart), nomadismoa (Gnisci) eta subalternitatea (Spivak), edota identitatea errizoma gisa (Deleuze-Guattari). Garaikidetzat har ditzakegun hurbilketak hartu ditugu aintzat; literaturaren eta bere ikerketaren egungo egoera ulertzea dute helburu, eta gainera, leku ezberdinetan, gaia zertan den jakinda egindako hausnarketak dira.

Ale honetako monografikoak lau kolaborazio ditu. “Apología de la literatura inmigrante” artikuluan, Paula Meissek migrazio-bidaien kontakizunak aztertu ditu, zalantzan jarriaz “literatura nazionala” kontzeptua eta baita nazio identitatea ere, literatura konparatuaren ikuspegitik. Elda eta Chipo Hungweren “Interrogating Notions of Nationhood, Nation and Globalisation in Postcolonial Africa” artikulua lau nobelen irakurketa da eta oso modu interesgarrian adierazten du pentsamendu postkolonialean sortutako kritikatik pauso bat haratago doan kritikarako trantsizioa, “nazioa”, “naziotasuna”, “etniatasuna” edota “nazionalismoa” bezalako kontzeptuak aztertuta. Hirugarren artikulua, Aino Rinhaug-en “My Name Is Legion: Literature and Genealogy in António Lobo Antunes”, Foucaulten eta Deleuze-ren proposamen teorikoetatik abiatzen da. Helburua botere harremanak ulertzea da; nazioaren diskurtsoak eta nazioa diskurtso gisa kontuan hartuta. Monografikoko azken artikuluan, “Re-enacting the Nation: Unsettling Narratives in the El Güegüense Theatre of Nicaragua”, Alberto Guevarak alderatu egin ditu antzezlan baten irakurketa kritikoa eta jaialdietako eszenaratze ezberdinak. Proposamen honen arabera, antzerkian, mestizajetik, zalantzan jartzen da identitateen eta kulturen homogeneizatzea. Artikulu horietan guztietan, presente daude literaturaren teoria eta literatura konparatua, eta baita talde nortasunak egungo mapa globalean ezarritako inposizio geopolitikoetatik askatzen dituen pentsamoldea ere. Bide egiten diote beraz, izate nazionalaren ideia ontologikoa apurtzen duten pentsaera berriei.

Miszelanea sailak lau artikulu ditu oraingoan. “Gênero comercial em evidência: O filme Cidade de Deus manipula a realidade?” delakoan, Raquel de Medeiros Marcatok indarkeria errealista irudikatzeko zinema komertzialak darabiltzan estereotipoak aztertzen ditu. Владимир Луарсабишвили-en “к переводу стихотворения г. Арести ‘Nire aitaren etxea defendatuko dut’” artikuluak itzulpengintza poetikoaren arazoetako batzuk aztertzen ditu harreman esturik ez duten bi hizkuntzen artean. Euskarazko bertsioa kolaborazio berezia da, itzultzaileak berak bere lana azalduaz egina. Leticia Pérezek, “The Surrealist Collection of Objects” artikuluan, zenbait artista surrealisten bildumazaletasuna aztertzen du, gizartearen materialismoaren aurrean hartutako jarrera gisa. Azkenik, “L’Espagne sous le regard d’une Française: la Relation du voyage d’Espagne (1691) de Madame d’Aulnoy” artikuluan, Melissa Guenther-ek emakume espainiarren eta frantziarren irudikapenak alderatu ditu, XVII. mendeko bidaiari baten ikuspuntutik.

Behar bada, 452ºF aldizkariaren bigarren ale honetako monografikoaren alderdirik interesgarriena da jarraipena baino haustura proposatzen duela. Irakurri eta interpretatzeko gonbidapena egin nahi genioke irakurleari, kritikoa izan dadila, epel gera ez dadila. Bigarren ale honetan ikuspuntu berritzaileak biltzea izan da gure xedea, aldizkariaren beraren helburuak laburbilduaz, hedatzeko eta gaurkotzeko tresna dela uste baitugu: gaur egindako lana eskaintzen dugu, gaur ulertzeko literaturaren inguruan gertatzen ari dena.
FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3