En pocos segundos, comenzaron los alaridos, las carreras, los tropezones. Nadie sabía muy bien cómo reaccionar. Algunos pocos se agacharon a atender a los heridos. Los policías y los soldados actuaron con violencia: hicieron su trabajo. Cumplieron con su entrenamiento. Entraron en la multitud repartiendo golpes, gritos, empujones. Un oficial llegó incluso a disparar hacia el cielo. Una ráfaga contra las nubes. Pero Latinoamérica se parece muy poco a las películas, incluso a sus propias películas. Las balas al aire sólo provocaron más histeria, más estampidas.
Alberto Barrera Tyszka, «Balas perdidas»


Monografiko hau osatzen duten artikuluek diziplina eta erregistro kultural ezberdinetatik, bortxa teknologiek dakartzaten bazterketa bideak ber-bisitatzen dituzte Latinamerikako identitate fikzioen korrelatu gisa. Ez da ausazkoa, beraz, bildutako testu guztiek identitate diskurtsoak mantentzen dituzten gertakizunen berri ematea. Horien metafora eta errepresentazioak lantzea. Era berean, ez da ustekabekoa testu guztiek subjektu, gorputz, memoria, komunitate eta nazioen  «sorkuntzan» eragiten den bortxa epistemologikoari erreparatzea. Epigrafeak gogoratzen digunez, antz gutxi izango dute haren errepresentazioek eta bortxak berak, eta zalantzarik gabe, erabat urrunduko da gizarte hitzarmenaren ustezko normaltasunetik, edota «natural» eta ezinbesteko gisa ulertu ohi diren norbanakoaren eta taldeen onarpen bideetatik.

«Culturas del cuerpo: La “sagrada” familia venezolana» artikuluan, Javier Guerrerok ―monografikoan parte hartzera gonbidatutako bereizilariak― «Venezuelako nazio gorputz»aren metaforetan eragindako bortxak ber-bisitatzen ditu eta horretarako herrialdean oraintsu jazotako gertaeren artikulaziotik abiatzen da. Gertaerotan «Venezuelako familia sakratu»aren gorputzaren desitxuraketa adierazle bilakatu, eta nazio hausturaren metaforarekin hasita, nazioaren eta imajinario baten jatorri kontserbatzaileak berrezarri ditu. Egiturak berak ―heteronormatiboa eta hegemonikoa denak― baztertuko egingo ditu arraza, sexu eta haren normalizazioari eta botere diskurtsoen aitortzari aurre egiten dioten subjektibitate moten desadostasunak.  Gorputza da, era berean, Diego Falconík darabilen lekunea XX mende hasierako literatur kanon andetarrean ezarritako heteronormatibitatea eta patriarkatua eztabaidatzen duten sexualitatedun subjektuek jasandako biolentzia aztertzeko. «Pablo Palacio: la violencia corporal sobre las identidades imposibles en la zona de los Andes» lanean, Falconík idazle ekuadortarraren bi narrazio irakurriko ditu errepresentazioaren mugetan bizi diren pertsonaiak agertzen diren fikzio baten berri emateko. Gorputz eta sexualitateon zelata eta kontrolaren araberako kodifikazioari aurre egiteko erresistentziak dira, hain zuzen ere, duten ikusgarritasuna bortxatu eta diferentziaren espazioan bizi diren identitate batzuk errepresentatzeko ezinezkotasuna erakusten dutenak.
Errepresentazioak hartuko du Carlos Garrido Castellanoren arreta. «Celebrados, desposeídos y adorados. Representaciones del destino trágico del héroe en el imaginario visual caribeño contemporáneo» Karibeko hiru artistaren ―Marcos Lora Readen (Dominikar Errepublika), Javier Castroren (Kuba) eta Ebony Pattersonen (Jamaika)― estrategietara hurbilduko da. Heroiaren porrota abiapuntu gisa hartuko dute jatorri kolonialetatik bertatik Karibeko imajinarioa bortxatu dituzten diskurtsoak berridazteko. Karibeko irlak bezalako gizarte eta lurralde periferikoetan botereak jazarritako ekonomia neoliberal, globalizatu garaikideen berri emango du. Guerrero eta Falconíren testuetan errepresentazioak bortxaren teknologien araua indartzeko darabiltzaten mugak (gizarte hitzarmen eta ordena) zehazteko erabiltzen baziren, Garridok artista horien lanaren bitartez, elementu subertsiboa dutela frogatuko du. Porrotaren eraginez, talde homogeneoaren idealizazioa izateari utzi eta heroiak Karibeko gizarte garaikidea ezaugarritzen dituzten mugan-zeharko identitate eta gatazkei emango die esangura. Ikusiko dugunez, artista horien bitartez, Garridok goratu egingo du Karibeko arte garaikideak erresistentzia estetiko, politiko eta sinbolikorako duen gaitasuna. Jaso eta popularraren erdibidean, heroitasunaren erritualtasuna desegin, eta zapalkuntzan, bazterketan edo periferian elkar ezagutzen duten norbanakoez porrotean garaile bilakatzeko ahalmena erakutsiko du.
Legetik kanpo dauden subjektuen aukera iraultzaileak «La construcción de la identidad a partir de la violencia: el corrido de Joaquín Murrieta»ren autorea, Sonia Barrios, darama mugako talde-Beste batek ―mexikarrak lehenik, txikanoak ondoren― berreskuratutako heroiaren irudia aztertzera. Porrot egin zuen heroiaren duintasuna biolentziak itzuliko dio, erantzun kontrahegemoniko eta identitate kontradiskurtso gisa. Bidelapur horren irudia hilezkortu zuten ahozko eta idaztizko erregistroak irakurriz, Barriosek erresistentzia sinbolikoen prozesuak nola dabiltzan erakutsiko du. Nola eragiten duten diferentzia kulturalez gurutzatutako alde gutxitu, zapalduetan. Bestalde, zitalkeriaren espazioan bizi diren subjektuak bortxaren logikek berek berretsi eta ahaldundu (empowerment) ditzakeela adierazten du. Horiek Anzaldúak «los atravesados» izendatu zituen norbanakoak dira, mugaren espazio debekatutan jatorria dutenak, «los bizcos, los perversos, los queer, los conflictivos, los chuchos, los mulatos, los mestizos, los medio muertos», arauaren bazterrak gainditzen dituzten subjektu guztiak. Horien izatean/bizitzean hain zuzen ere, aurkituko dugu bortxaren mehatxua.  Testuinguru horretan koka dezakegu Patricia Carmelloren «Mundo Misturado, Mundo à revelia: sobre a violencia no Grande Sertão: veredas, de Guimarães Rosa» lana. Literatura brasildarreko fikzio garrantzitsuenetakoa berrirakurriz, baztertutako subjektu eta imajinario jakin baten zirrikituak ikertuko ditu. Juscelino Kubitscheken proiektu garapenistak bilatzen zuen nazio modernoaren erregistro ofizialetakoarena hain justu. Memoriaren fragmentariotasunean sortzen den bortxari eta fikzioaren protagonismoari buruzko gogoeta da Carmellorena, historia propiorik eraikitzeko edota gogoratzeko eskubiderik gabeko taldeei inposatzen zaien jazarpenarekin lotzen dena. Bukatzeko, Erika Martínez Cabrerak idaztitako «Hablar al hueco: silencio y memoria en la última dictadura argentina» artikuluaren arreta ere bideratuta dago memoriaren erregistroetara, fikzio diskurtsiboetara eta sistema zapaltzaileek duten izendatzeko edo inposatutako hizkuntza ezkutatzeko gaitasunera. Diktadura argentinarrak adierazle linguistikoaren kontrolean haren terrorea jazarri zuela frogatuko du. Gizarte egitura ulergarrietatik ezabatutako bizitzak ukatzeko bortxaren beharrizan errepikakorra uzten du agerian. Bortxak, Judith Butlerrek adierazi bezala, bere burua berritzen duela erakutsiko zaigu haren objektuaren itxurazko nekaezintasunaren aurrean.

Testu eta begiradok proposatzen duten ibilbideak beste bortxa bide batzuk mahai gainera ekartzera behartzen gaitu Latinamerikako gorputz eta identitateetan bizi direnak. Saiakerotan zuzenean aztertu ez arren, ezin dira albo batera utzi errepresentazioaren lekune politikoa pentsatzea dakarren gogoetan, ezta identitateen bortxa epistemikoari buruzkoan ere. Monografikoa osatzen duten ikerlanez gain, ezinbestekoa da hartzen dugun posizio kritikotik tresnak bilatzea narkotrafikoagatik Mexikon gertatutako hilketa ugariak, Ciudad Juárezeko emakumeen sarraskiak, edota ertamerika eta Estatu Batuetako sektore txiroetako gazte banden ospean eragiten duten logikak ulertzen eta horietan eragiten lagun diezaguten. Bestalde, kontuan hartu beharrekoa da, erantzukizunezko posizio etiko bat hartu, eta Venezuelako kaleko eta instituzioen bortxari buruz pentsatzea, kriminaltasuna eta haren protagonistak bestetasunera kondenatu gabe. Erronka, dudarik gabe, barneratzaileagoa (edo are, etikoagoa) litzatekeen proposamenera nola hurreratzean dago. Hiritartasun hitzarmenak berrezartzeko aukeren alde legokeena, identitateak eta hura eraikitzen duten diskurtsoek biolentzia epistemologikoa berrezarriko balute. Beldurra denean, adibidez, Caracas bezalako hirietan bizi diren subjektuen ez-elkarbizitza kolektiboa definitzen duen esperientzia bakarra, nola ulertu, orduan, diferentziak? Zer hizkuntza hitz egiten dute arauek? Zer esan nahi du gizaki izateak testuinguru horretan? Nork du bizitzeko moduko bizitzarako eskubidea bortxa eszenatoki horietan? Oraindik gaur ―eta inoiz baino gehiago―, testuinguruotan eta beste batzuetan, diferentziak onartzea jarraitzen du izaten erantzuna.

FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3