452ºF

Editoriala

2013

452ºF aldizkaria dagoeneko 8. zenbakira iritsi da eta Subjektu poetiko garaikideak monografikoarekin ospatzen du bere bosgarren urteurrena. Hura osatzen duten artikuluek egungo poesiaren sorkuntzan sakontzen dute, ni lirikoaren irudikapen berrien analisiaren bidez zein ikuspegi teoriko ezberdinetatik, literaturaren teorian eta literatura konparatuan gaiari buruzko ikasketak berrikusteko eta eguneratzeko beharra agerian jarriz. [+]

Argitaratzailea

Erakunde argitaratzailea


452ºF Elkarte Kulturala aldizkari honen edizioaren erakunde arduraduna da. Ezagutza artistiko eta literarioak ahalik eta jende gehienarengana zabaltzeko argitalpena sortzeko beharrizana asetzeko egiten du lan, nolabaiteko babes akademikoak dakarren bermea ahaztu gabe. Hedapenerako euskarri digitala aukeratzeak, hizkuntza aniztasunarekiko konpromisoak eta batzorde zientifikoa osatzen duten kide bakoitzaren curriculumak aipatutako ideiak berresten ditu. [+]

Erredakzio K.

Erredakzio kontseilua


Aldizkariko Erredakzio kontseilua, gutxienez, literaturen inguruko gradu-ondoko ikasketak burutzen dabiltzan hamabi pertsonak osatzen dute. [+]

B. zientifikoa

Batzorde zientifikoa


Erredakzio kontseiluak Batzorde zientifiko baten aholkularitza behar du. Egindako lanagatik, mundu akademikoko ikerle nagusienetakoak direnengana jo du aldizkariak batzordea osatzeko. [+]

IZ Taldea

Itzultzaile eta zuzentzaile taldea


452ºF aldizkariak Itzultzaile taldea du. Bere lanaren helburua zerbitzu erabilgarri bat izatea da, herri global honetako eleaniztasunari begira. [+]

IM Taldea


Ilustratzaile eta maketatzaile taldea


452ºF Aldizkariak ilustratzaile taldea du bere baitan, edukien kalitatea, baita aurkezteko moduan ere, agerian gera dadin. Talde honetako bederatzi kideen lan gogorraz baliatuko da aldizkaria irakurketak atseginak izan daitezen, hala maila intelektualean nola bisualean. [+]

alt

452ºF Elkarte Kulturala aldizkari honen edizioaren erakunde arduraduna da. Ezagutza artistiko eta literarioak ahalik eta jende gehienarengana zabaltzeko argitalpena sortzeko beharrizana asetzeko egiten du lan, nolabaiteko babes akademikoak dakarren bermea ahaztu gabe. Hedapenerako euskarri digitala aukeratzeak, hizkuntza aniztasunarekiko konpromisoak eta batzorde zientifikoa osatzen duten kide bakoitzaren curriculumak aipatutako ideiak berresten ditu.

452ºF Elkarte Kulturala 2008ko maiatzaren 18an sortu zen, literatura, artea eta kulturaren munduarekin lotura duten izaera ezberdineko proiektuak garatzeko.

Elkarteak gizartean aurkezteko proposatzen duen lehenengo proiektua aldizkari digital hau da. 2008ko irailean forma hartzen hasi zenetik gaur egun arte, ez da oinarrizko pentsamoldea aldatu. Oinarrizko printzipioen adierazpena dator ondoren:

452ºF aldizkariaren helburu nagusia gizartearentzako zerbitzu erabilgarriak garatzea da. Soilik xede hau kontuan hartuta berma dezake literatura, kultura eta arlo artistikoen behar bezalako hedapena.
452ºF aldizkariarentzat, erabilgarritasun sozialak bi beharrizan nagusi ditu:

  1. 1. Zabaltzen diren ezagutzak ahalik eta irakurleria zabalenarentzat eskuragarri izatea.
  2. 2. Argitaratzen diren ezagutzek nolabaiteko kalitate garantia edukitzea.

Lehendabiziko beharrizana betetzeko, beraz, 452ºF aldizkariak honako konpromisoak hartzen ditu:

  • - Euskarri digitalean argitaratzea. Era honetan, inprimatutako argitalpenen banaketak dakartzan muga geografiko, ekonomiko eta ekologikoak gainditzea lortzen da.
  • - Edukiak libreki eskuratzen direla ziurtatzea. Aldizkarian argitaratutako artikuluen edo gainerako zerbitzuen bidez (jasotako liburuen iruzkinak, monografikoari buruzko bibliografia zehatza, e.a.) bideratutako ezagutza oro webgunean sartzen den edozein pertsonaren eskura egon behar da. Beraz, sarrerako kuotek edota erabiltzaileen harpidetzak dakartzaten barrera ekonomiko eta burokratikoak gaindituko dira. Dena dela, aldizkariko edukietarako sarrera librea ez da, inoiz, aldizkariak berak edota autoreek ezarritako jabetza eskubideekin gatazkan sartzen [Lege Oharra].
  • - Mundu hizkuntza anitzaren beharrizanak asetzea. Hizkuntza ugaritasunak dakartzan balio kulturalak kontuan hartuta, eta ahalik eta jende gehienagana iristeko helburuarekin, ahal den heinean, hainbat barrera idiomatiko ezabatuko dira.
  • 452ºF aldizkariak bigarren beharrizana kalitate baldintzak betez asebeteko du:
  • - Datu base nagusien kalitate irizpideak beteta. CINDOC, LATINDEX, CNEAI, FECYT eta DICE datu baseek humanismo eta gizarte zientzien alorretarako eskatzen dituzten irizpide guztiak betetzeko helburua du aldizkariak.
  • - Batzorde zientifikoaren bermea eta laguntza daukan Erredakzio kontseilu konpetentea sortuz. 452ºF aldizkariak espero du ikerle hasiberri eta beteranoen elkarlanak hedatutako ezagutzaren kalitatea hobetu dezakeela.

Hirugarrenez, 452ºF aldizkariak gutxienez, argitaratutako ikerketa artikuluen %40 autore doktoratu gabekoen eskutik egiteko konpromisoa hartzen du. Ez da arrazoi ezberdinengatik isildutako ahotsen aldeko apustua, hauen potentzialaren baieztapena baizik.

Beraz, 452ºF Elkarte Kulturalak atsegin handiz aurkezten du proiektu hau era guztietako publikoaren aurrean, hasi berri dugun ibilbide honetan, uneren batean, bilatzen duen ezagutza eskainiko diogulakoan. Elkarte Kulturalari buruzko datu gehiago ezagutu nahi duenak (estatutuak, zuzendaritza batzordea, proiektuak, euskarri ekonomikoa e.a.) asociacion.452f.com web orrira jo dezake.

FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3