452ºF

Editoriala

2013

452ºF aldizkaria dagoeneko 8. zenbakira iritsi da eta Subjektu poetiko garaikideak monografikoarekin ospatzen du bere bosgarren urteurrena. Hura osatzen duten artikuluek egungo poesiaren sorkuntzan sakontzen dute, ni lirikoaren irudikapen berrien analisiaren bidez zein ikuspegi teoriko ezberdinetatik, literaturaren teorian eta literatura konparatuan gaiari buruzko ikasketak berrikusteko eta eguneratzeko beharra agerian jarriz. [+]

Argitaratzailea

Erakunde argitaratzailea


452ºF Elkarte Kulturala aldizkari honen edizioaren erakunde arduraduna da. Ezagutza artistiko eta literarioak ahalik eta jende gehienarengana zabaltzeko argitalpena sortzeko beharrizana asetzeko egiten du lan, nolabaiteko babes akademikoak dakarren bermea ahaztu gabe. Hedapenerako euskarri digitala aukeratzeak, hizkuntza aniztasunarekiko konpromisoak eta batzorde zientifikoa osatzen duten kide bakoitzaren curriculumak aipatutako ideiak berresten ditu. [+]

Erredakzio K.

Erredakzio kontseilua


Aldizkariko Erredakzio kontseilua, gutxienez, literaturen inguruko gradu-ondoko ikasketak burutzen dabiltzan hamabi pertsonak osatzen dute. [+]

B. zientifikoa

Batzorde zientifikoa


Erredakzio kontseiluak Batzorde zientifiko baten aholkularitza behar du. Egindako lanagatik, mundu akademikoko ikerle nagusienetakoak direnengana jo du aldizkariak batzordea osatzeko. [+]

IZ Taldea

Itzultzaile eta zuzentzaile taldea


452ºF aldizkariak Itzultzaile taldea du. Bere lanaren helburua zerbitzu erabilgarri bat izatea da, herri global honetako eleaniztasunari begira. [+]

IM Taldea


Ilustratzaile eta maketatzaile taldea


452ºF Aldizkariak ilustratzaile taldea du bere baitan, edukien kalitatea, baita aurkezteko moduan ere, agerian gera dadin. Talde honetako bederatzi kideen lan gogorraz baliatuko da aldizkaria irakurketak atseginak izan daitezen, hala maila intelektualean nola bisualean. [+]

Ikasketa kulturalak eta literatura konparatua

Azken urteotan, banaezina dirudien tandema osatu dute literatura konparatuak eta ikasketa kulturalek. Bi diziplina hauek etengabe jarri dute zalantzan zein den euren esparrua, eta bide egin diete literaturaren ikerketa nabarmen zabaldu duten hausnarketei: berrikusi egin dituzte “testu” nozioa, “literatura” kategoria edota “kultura” kontzeptua, besteak beste. Horixe dago, gure ustez, bien arteko harremanaren oinarrian.

Ikasketa kulturalek literaturaren teoriaren tresnak erabili dituzte testu mota ezberdinak irakurtzeko –askotan ez dute “literatura” markarik–. Monografiko honek tresnon erabilera horrek dakarren erlazioen emaitzak aztertu nahi ditu.

Zeintzuk dira literatura konparatuaren eta ikasketa kulturalen arteko lotura nagusiak? Lehena mende hasierako literatura ikasketetatik dator, eta bigarrena 1967. urtetik, Birminghamen, literatura sail batean, Center for Contemporary Cultural Studies (CCCS) sortu zutenetik. Gaur egun hainbat diziplinari lotuta daude, askotan modu nahasian; tartean daude literatura konparatua eta literaturaren teoria.

Literatura konparatuaren eta ikasketa kulturalen arteko harremana aztertzea proposatzen dugu. Azken horiek diziplina ezberdinetako metodoak erabiltzen dituzten arren, ikasketa literarioen tresnak behar izaten dituzte, horien araberakoa delako darabilten “testu” kontzeptua. CCCS-ren lehen lanek adierazten duten bezala, telebistako, filmetako eta kazetaritzako testu asko eredu narratiboen araberakoak dira; azken finean, subjektibitateak sortzen dituen tresna kulturala osatzen dute. Bestalde, ikasketa kulturalek literatura sailetan ere eragin dute; “intertextualitatea” kontzeptua hedatu da, eta honek literatura zer den birplanteatzea ekarri du.

Ikasketa kulturalek literaturaren alorrean sortu duten interes hori dago hain zuzen ere monografiko honen oinarrian. Mundu anglosaxoian garatu da bereziki interes hori, beste esparru batzuetan baino gehiago. Beraz, aztertzeke dagoen alor batean jarri nahi dugu arreta, testuinguru akademiko batzuetan zabaltzen hasi den gune hori betetzen saiatzeko. Horretarako, bi diziplinen arteko harremana ikertzeko, ondorengo galderak proposatzen ditugu: Zer da testu bat? Nola eta nondik irakurtzen da? Nola sortzen da “literatura” kategoria? Zeintzuk dira ondorio politikoak?

Zabalak dira ikasketa kulturalak, baina analisi testuala dakarte, ikergaia dena dela. Eta bi bide proposatzen ditugu gaia lantzeko: alde batetik, literaturaren teoriak ikasketa kulturalei egindako ekarpenak; azken finean, testu jakin baten irakurketa laguntzen duten tresnak. Bestetik, ikasketa kulturalek literatura konparatua nola haizatu duten hausnartu behar dela uste dugu.

Testuak ikasketa kulturalen ikuspegitik aztertzen dituzten artikuluak hartuko ditugu aintzat, praktikoak nahiz teorikoak izan: “literatura” kategoriaren problematizazioa, kanonari buruzko eztabaida eta literatura herrikoiaren eta masa literaturaren azterketa, besteak beste; aintzat hartuko ditugu tradizioaren arabera literatura testuak ez liratekeen ikergaiak (filmak, telebista, musika etab) lantzen dituzten proposamenak ere. Era berean ikasketa kulturalak – batez ere, ikergai garaikideetara bideratutakoak– azterketa diakronikoan oinarritutako arazoekin –historiografia literarioaren ohiko gaiak lirateke bigarren hauek– elkartzen saiatzen diren proposamenek ere berebiziko garrantzia izango dute. Arreta berezia jarriko diogu artikuluen oinarri teoriko eta metodologikoari, eta ezagutza maila egokia frogatu beharko da ikasketa kulturalen arloan.

Garrantzitsua da bidalitako lanak zein jarrera kritikotako duten argitzea. Ikasketa kulturalek bere egin dituzte hainbat mugimendu politiko eta sozialetako teoriak, eta zalantzan jarri dituzte klasea, generoa edota etnia, ezberdintasuna markatzen duten beste kategoria batzuen artean. Akademian ere talde nagusien hegemoniaren desartikulazio teorikoa barneratu nahi izan dute, eta hausnarketak egin dira kultura jasoa/baxua binomioaren eta mass medien produktuek sortu duten interesaren inguruan.

Beraz, 452ºF aldizkariaren helburuekin bat, eztabaida-gunea sortu nahi dugu literaturaren baitan eta literaturatik kanpo. Stuart Hall-en arabera, kultura gudu-zelaia bada, gure asmoa, fronte berriak sortzea da.



Alba del Pozo
Atenea Isabel González
FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3