alt

Antzerkia eta Diktadura XX. mendean

 

Historian zehar, antzerkiari buruzko lan teorikoak literaturaren ikuspegitik edo ikuskizunaren aldetik egin dira. Ikasketa kulturalek paradigma aldaketa ekarri dute ordea; antzerkia aztertzeko hurbilpen transbertsalagoak ahalbidetu dituzte, antzerkia gizarte jakin baten kultura adierazpide gisa hartuta. Izan ere, communitasean eratutako ikuslego batekin komunikatzen den forma artistiko bizia izanik, antzerkia gizartean eragin handienetakoa duen fenomeno kulturala da. Eragin horren arrazoiak bere idiosinkrasian bertan daude: alde batetik, beste generoetan ez bezala, ikuslegoarekiko sortzen den elkartasuna, bat-batekotasuna eta intimitatea; bestetik, antzerki fenomenoaren izaera kolektiboa.

Antzerki komunikazio prozesuaren ezaugarri hauek indar politiko handia ematen diote eszenatokitik ikuslegoari igortzen zaion mezuari, bere harrera zuzen eta kolektiboak taldearen baitan fideltasun eta gaitzespen sentimenduak sustatu ditzakeelako. Era honetako komunikazio prozesu batek duen indarraz ohartuta, boterea antzerkiaren gaineko kontrol estuari eusten saiatu izan da beti, etsaien esku gera ez dadin, aurkako ideiak eta heterodoxia zabaltzeko duen ahalmenaz jabeturik. Baina erresistentziaren zerbitzura egon litekeen tresnatzat ulertzeaz gain, boterea beti saiatu da antzerkia erabiltzen bere diskurtso ideologikoa modu eraginkorrean helarazteko eta esaneko gizarte bat betikotzeko, gainerako Estatuaren Aparatu Ideologikoekin (Althusser) egin bezala. Heterodoxiari aurka egiteko zein ortodoxia bultzatzeko, historian zehar boterearen eta antzerkiaren arteko harremanak estuak izan dira.

Antzerkiaren gaineko kontrol hau, neurri handiago ala txikiagoan gizarte guztietan dagoen arren, XX. mendean mundu zabalean hedatu ziren diktaduretan are bortitzago antzematen da. Nabarmentzekoa da diktadura hauen eta antzerkiaren artean ezartzen den alde biko harremana: diktadurak antzerkiaren aurrean erreakzionatzen du hura bereganatzeko edo hartatik babesteko; baina antzerkiak ere diktaduren aurrean erantzuten du hura babesteko zein erasotzeko. 452ºF aldizkariaren ale monografiko honen xedea harreman konplexu hauek aztertzea da. Helburu honekin “Antzerkia eta Diktadura” edozein eremu geografikotan (ikuspegi konparatistak barne) lantzen duten eta XX. mendeari lotzen zaizkion lanak jasotzeko deialdia irekitzen da. Antzerki ekintzaren dualtasun epistemologikoari dagokionez, gaiari ikuspegi literariotik zein ikuskizunari dagokionetik heltzen dioten artikuluak onartuko dira. Honako ikerketa ildoak proposatzen ditugu:

a) Antzerkia eta Politika: antzerki politikoa, asaldura eta propagandako antzerkia, urgentziazko antzerkia, lekukotasun antzerkia, masa antzerkia; testu programatikoak eta antzerki poetikak.
b) Boterearen menpeko Antzerki Aparatuak: Antzerki Nazionalen papera, errepertorioak, antzerki zentsura, edizioa, sariak.
c) Obedientziako diskurtsoak: Ortodoxia politikoa eta Antzerkia.
d) Erresistentziako diskurtsoak: Heterodoxia politikoa eta Antzerkia.
e) Erbesteratzea.
f) Antzerkia Oroimenerako eremu gisa.

 
Diego Santos Sánchez
FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3