alt

Literatura Iberiko Konparatuak

 

Literatura konparatuak ekarpen teorikoekin osatu du literatura-ikerketa tradizionala, hurbilketa metodologiko berriak proposatzeko. Fenomeno literarioa nekez uler daiteke modu isolatuan, eta Iberiar Penintsulako literatura tradizioak ezin dira erabat ulertu bata bestetik bereizita. Nahiz eta Literatura Konparatua literatura ikasketen esparruan txertatzeak paradigma aldaketa bat ekarri duen, bereziki literaturaren historia nazionalen problematizazioari dagokionez, gure testuinguru akademikoan bakanak dira literatura iberikoarekiko jarrera konparatista garatu diren kasuak. Ahazte hau ez da soilik tradizio faltagatik, Espainiar Estatua, Iberiar Penintsula edo Europa bezalako nozioak pentsatzeko orduan instituzioek, botere posizio batetik egin beharrean, aniztasunetik pentsatzeko dituzten erreparoek ere beren eragina badute; eta penintsulako hizkuntza ezberdinetako literaturen garapena ez da salbuespena, bide batez esanda.

Literatura iberikoen lehen elkarreraginak Erdi Aroko kulturan kokatzen da, baina prozesua XIX. mendearen bigarren erditik aurrera indartu egiten da, Amerikako koloniak galdu ondoren, penintsulako esparru intelektualak antolatzen hasten direnean, proiektu kultural eta politiko ezberdinen zerbitzura jarritako berezko tradizio literario bat asmatuz. Paradoxa badirudi ere, idazle eta literaturen arteko elkartrukeen garai aparta da honakoa, abangoardiaren nazioartekotzearekin gailurra joko duena. Hizkuntza ezberdinetako idazleek elkarren artean irakurketak gurutzatzen dituzten aldi bizia da; idazleek hizkuntzaz aldatzen duten adibide ugari daude; eta, aldi berean, esparru intelektualetik literaturagileak beraiek iberismo nozioa eraikitzen eta eztabaidatzen hasten dira. Ikuspegi honek, Literatura Konparatuaren barruan, literatura, politika, historia eta beste praktika diskurtsibo batzuk aztertzera behartzen du. Itzulpenen politika, Literatura Konparatuko ikerketetan ezinbesteko arloa, hemen ere funtsezkoa da. Itzulpengintza kulturaren historiako indar modelatzaile handiena duen praktika da. Zer itzuli eta zer ez, zein proiektu kultural eta politikori erantzuten dioten hautaketa eta ahanzturak, literatura arloan eta proiektu sortzaileetan zein ondorio dituzten… baztertu ezin diren galderak dira. Monografiko honek tentsio gune horiek aztertzea du helburu, partekatutako historia kulturalean oinarrituta, penintsulako literatura ezberdinen arteko harremanak landuko dituzten hurbilketa konparatistak burutuz. Horrela, Literatura Konparatua ez dugu muga linguistikoak kontuan hartzen ez dituen ikerketa bezala ulertuko, baizik eta literatura-sistema ezberdinen arteko loturen ikerketa gisa. Marko honen barruan, eta diziplinartekotasun inplizitu horri jarraiki, literaturaren soziologia, ikasketa polisistemikoak, historia intelektuala edo kulturaren kritika bezalako ikuspegien ekarpen teorikoak kontuan hartzen dituzten hurbilketak hobetsiko dira. Guzti hori, kultura iberikoen markoan Literatura Konparatua kontzeptuaren birformulazioa bultzatze aldera, haren konplexutasun instituzional, politiko, historiko, kultural, literario eta intelektualari erantzun diezaion. Hona hemen proposatzen ditugun ikerketa lerroen zerrenda irekia:

a) Idazle elebidunen proiektu sortzaile eta kokalekua literatura esparruan

b) Abangoardiak eta nazioartekotasun literarioa

c) Literatura aldizkariak: zirkuituak, elkarrizketak, eztabaidak, itzulpenak, eleaniztasuna

d) Historia intelektuala penintsula-mailan: debateak eta elkarrizketak komunitate linguistikoen artean

e) Iberismoa eta kontzientzia europarra literatura proiektuetan

f) Itzulpenen politika

g) Mugaldeko egoera kulturalak

FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3