alt

Teoriaren historia eta erabilera hispanikoak

 

«Se puede salvar la teoría, pero es necesario decir en qué estricto sentido hablamos de la teoría a punto de perderse. Esta pérdida no es la que sólo los teoricistas podrían sufrir o añorar, sino la que está a punto de acometerse contra el corazón mismo de lo que significa pensar (y por lo tanto, investigar, y por lo tanto, escribir)».
Espacio 310, «¿Se puede salvar la teoría?», El ojo mocho,
Buenos Aires,  4-5 zk., 1994ko udazkena


2013. urtean hirurogei urte bete ziren Roland Barthesen lehenengo liburua, Le degré zéro de l’écriture, argitaratu zenetik, eta aurten hogeita hamar beteko dira Michel Foucault hil zenetik. 1953. eta 1984. urteek markatu dezakete, enfatikoki bezain arbitrarioki, Frantziako historia intelektualean garai baten hasiera eta amaiera, egun, atzera begiratuz, «teoriaren aroa» dei genezakeena: pentsamendua, politika eta literatura elkar ezegonkortzera heldu zireneko krisi aroa. Badira hogeita hamar urte eferbeszentziazko garai hura amaitu zela, eta oraindik ere literatura ulertzeko moduan erro bizienetako bat izaten jarraitzen du. Monografiko honek pentsamendu hori guganaino nola heldu zen eta, hortaz, harekiko zerk lotzen eta zerk bereizten gaituen ikertu nahi du.

Garai hura dagoeneko historia bada, distantzia horrek ahalbidetzen du tradizio horri buruz egin ditugun irakurketen gaineko begirada analitikotik eta hausnarketatik aztertzea, gure diskurtso kritikoen gaurkotasuna hobeto ulertze aldera. Zerk lotzen eta zerk bereizten gaitu aro horrekiko? Zer ondorio ditu teoria instituzionalizatzeak eta unibertsitate mailan normalizatzeak? Eta, eztabaidari begira, duela hogei urte El ojo mocho argitalpen argentinarrak galdetzen zuen eran, «se puede salvar la teoría?».

Testuinguru hispaniko ezberdinetan garatutako teoriaren erabilerek bateratze-lan bat eskatzen dute, kasu konkretuen bidez bereganatze-estrategien eta diskurtso-eraldatzeen espezifikotasuna erakutsiko duena. Hori dela eta, monografiko hau ezin da nazio bakarrera mugatu: ugariak dira tradizio horren erabilerak eta harrerak eta, askotan, politikaren historiak eta erbesteak markatuak.

Uste sendo bat du abiapuntu deialdiak: literaturaren teoria historizatzea –hala alderdi instituzionaletik nola diskurtsoarenetik–, gaur egun, hura baliatzeko eta suspertzeko modua izan daitekeelakoa, hain zuzen. Aurreko garaiekiko eta bestelako espazioekiko lotzen eta bereizten gaituzten bitartekaritzak argitzeak teoriaren egungo erabilerak ikusarazten lagundu dezake eta, azken finean, geure orainaldi kritikoa bere konplexutasunean kokatzen.

Hamabigarren ale honek «Teoriaren historia eta erabilera hispanikoak» gaiaz diharduten lanak bildu nahi ditu. Honakoa da balizko ikerketa eremuen zerrenda irekia:

a) Teoria atzo eta gaur: literaturaren teoriaren ikerketa diskurtsiboak eta instituzionalak jatorrizko testuinguruan eta gaur egun.
b) Historia, erabilerak eta eraldaketa kontzeptualak.
c) Literaturaren teoriaren bidegurutzeak: jakintza, politika eta literaturaren artean.
d) Literaturaren teoria eta historia intelektuala.
e) Produkzio-bideak, kontzeptuen zirkulazioa eta jakintza arloko eraldaketak: unibertsitateak, aldizkariak, new magazines, telebista, Internet.
f)  Itzulpenak, berrirakurketak eta teorien inportazioak.
g) Teoria eremu hispanikoan: ikerketa konparatuak.
h) Teoriaren eraldaketak historian.
i)  Literaturaren teoriaren erabilera kritikoak.


Max Hidalgo Nácher



FaLang translation system by Faboba

index

miar ccuc csic dialnet doaj e-revistas isoc latindex MLAracoresh
lista de emails
click sinuca

chfyavbh88y FilmOneTorrents http://filmonetorrent.blogspot.com/4cd3